Breadcrumb

Eduki publikatzailea

UPV/EHUko boluntariotzaren V. azoka – Urriaren 6an

Irudia

Urriaren 6an, 10:00etatik 14:00etara, Boluntariotzaren  V. Azoka 2022 ospatuko dugu UPV/EHUko hiru campusetan:

  • Arabako Campusean: Julio Caro Baroja – René Cassin kaleen arteko bidegurutzean
  • Gipuzkoako Campusean: Ignacio María Barriola eraikineko beheko solairuan. 
  • Bizkaiko Campusean: Medikuntza eta Hezkuntza Fakultateetan

Elkartasunaren baloreak zabaltzea eta gizarte-partaidetza bultzatzea unibertsitateko kideen artean dira, bere laugarren edizioan, ekitaldi honen helburuak.

Gure inguruko gizarte erakundeekin elkartzeko gunea izango da, boluntariotza ekintzetan sentsibilizatzeko ez ezik, informatu eta parte hartzera animatzeko ere.

Boluntarioek egindako lana eta abian jarritako proiektuak denen begi bistan jarriko dizkigute erakundeek erakusketa, tailer, hitzaldi eta abarren bidez, gure ingurunean egiten duten lana ezagutarazi nahian.

Zain gaituzu!