Komunikazioko GRALen Berria saria: 2025/2026
Lehenengo argitaratze data: 2026/01/20
1. Deialdia
BERRIA egunkariak, UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatearekin elkarlanean, Komunikazioko GRALen V. BERRIA Sariketan parte hartzeko deia egiten du.
2. Parte hartzeko baldintzak
1.- Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean Kazetaritzako nahiz Ikus-entzunezko Komunikazioko ikaslea edo ikasle ohia izatea.
2.- Gradu amaierako lana (GRAL) 2025eko ikasturtean euskaraz egin eta defendatu izana (martxoan, ekainean edo irailean), eta gutxienez 9ko kalifikazioa lotu izana.
3. Saria ebazteko prozedura
Epaimahai misto bat eratuko da, bost pertsonak osatua: batetik, BERRIAk izendatutako hiru profesional izango dira, eta, bestetik, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Kazetaritza graduko irakasle bat eta Ikus-entzunezko Komunikazioko graduko beste bat.
Lanaren interesa baloratzeko, epaimahaiak honako ezaugarri hauek baloratuko ditu:
- Komunitate zientifikoari eta gizarteari egindako ekarpena (Eztabaida publikoa abiatzea, protagonisten duintasuna bermatzea, berdintasunaren eta kultur aniztasunaren alde egitea, bazterkeriarik eta bereizkeriarik gabeko tratamendua izatea).
- Euskarriari dagokion narratibaren kalitatea (Estilo argia, zehatza, erakargarria izatea eta adierazpenerako erabiltzen den hizkuntza egokia eta zuzena izatea).
- Edukien alderdi formalen eta estetikoen erabilera zuzena (Informazioaren jatorriaren zehaztapena, iturrien nortasuna, dokumentazioa, ikuspegi kopurua, informazio elementu osagarrien erabilera: argazkiak, irudiak, infogramak, bideoak eta audio fitxategiak, besteak beste).
- Zorroztasun metodologikoa (Testuak sortu eta egituratzeko eta batez ere ikerketa proiektuetarako erabiltzen den metodologian oinarritua).
3.1. Nola aurkeztu
GRALa idatzizkoa bada, PDF formatuan entregatu beharko du egileak; ikus-entzunezko pieza bat bada, .mp4 edo .mov euskarrian.
Zehaztu honako datu hauek: izen-abizenak, telefonoa, posta elektronikoa, helbidea eta herria.
3.2. Nora bidali lanak
Helbide honetan jasoko dira lanak:
BERRIA egunkaria
“KOMUNIKAZIOKO GRALen BERRIA SARIA”
Martin Ugalde Kultur parkea
Gudarien etorbidea z/g
20140 ANDOAIN.
Posta elektronikoz: : idazkaritza@berria.eus helbidean.
3.3. Epeak
—GRALa bidaltzeko: 2026ko martxoaren 15eko 00:00 arte.
—Deialdiaren emaitza argitaratzeko: 2026ko apirilaren 30eko 00:00 arte.
—Saria ekitaldi publikoan entregatzeko: Garaiz adieraziko da.
4. Saria
GRAL irabazlearen egileak sari hau jasoko du:
- Ekitaldi publikoan emango zaion diploma.
- Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateak emandako 100 euroko bonua.
- Elkarrizketa eta lanaren hedapena BERRIAren euskarrietan.
- BERRIAlagun izatea urtebetez.