Webinar: "Telebista-sailetan sare sozialen ordezkaritza eta erabilera"
Data
2025/09/09, 16:30
Zuen interesekoa izango delakoan, ZER aldizkariaren azken monografikoari (58. zk.) lotutako webinarra egingo dela jakinarazten dizuegu: “Telebista-sailetan sare sozialen ordezkaritza eta erabilera”.
Webinarra azterketa eta eztabaidarako gune gisa antolatzen da, ikertzaile/autoreek beren ikerketak kokatu ahal izan ditzaten euren ikerketa-ildoen edo antzeko lanen (doktorego-tesia, finantzaketadun proiektuak, etab.) esparruan, zenbaki espezializatu honetan jasotako eztabaida zabalduz, parte-hartze eta hausnarketa kolektiborako irekitako testuinguru akademiko bat sortuz.