Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Bilbao Web Fest-en parte-hartzeko izen-ematea zabalik!

Lehenengo argitaratze data: 2016/02/11

Irudia

Dagoeneko zabalik da datorren urrian Bilbon izango den BILBAO WEB FEST websailen II. jaialdian parte hartzeko deialdia. Bigarren edizioa urriaren 26, 27, 28 eta 29an izango da Bilbon.

Euskadiko, Espainiar Estatuko eta nazioarte mailako websailik onenak biltzen dituen ekitaldi honek ikus-entzunezko aditu eta sortzaileen arteko komunikazio-gune bat sortzea du helburu. Lehenengo edizioan, 23 herrialdetan ekoiztutako 100 websail parte hartu zuten jaialdian lehiatzeko. Halaber, hogei jarduera baino gehiago eskaini ziren (hitzaldiak, mahai-inguruk,...). Jaialdiari amaiera emateko Guggenheim Bilbao Museoan sariak banatzeko ekitaldia egin zen. 

Hala, aurtengo edizioan parte hartu nahi baduzu, hona hemen jaialdian parte hartzeko oinarriak, epeak eta inskripzio-kuotak! Ez ezazu galdu eta parte hartu Bilbao Web Fest-en!

https://docs.google.com/forms/d/15ZkMBij1qDjDlMqoqLKUlwlbLpydMmi8YA1jQecupRg/viewform