Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Hitzaldia

Zientzia modernoa eta dialektika Marxen. Manuel Monleón

Irudia

Sarrikoko El Capital mintegitik ezagutarazi nahi dizuegu Ekonomia Aplikatuko Sailarekin batera antolatu dugun hitzaldi berria, maiatzaren 23rako, astelehena.

"Zientzia modernoa eta dialektika Marxen" tituluren pean Manuel Monleón fisikaria eta Valentziako Unibertsitate Politeknikoko katedratikoak emango du.

Monleonek azalduko digu zientzietarako dialektika materialistak duen garrantzia. Gaia jorratzeko, Marx eta Engelsen lanetaz eta gaur egungo eztabaidetaz baliatuko da.

Hitzaldia Bilbon, 18:00tan (GTM+2) izango da. Online eran konektatzeko posibilitatea egongo da ere, linka hurrengoko helbidean eskatu daiteke: sarrikomarxismo@gmail.com

Saioa, Monleonek, gure mintegian, orain dela urte eta erdi, hain zuzen ere, Engelsen  200. urteurrenean emandako aurreko hitzaldi batekin dauka erlazioa. Link honetan daukazue eskuragarri: https://www.youtube.com/watch?v=GTOco1P4-CU