Eduki publikatzailea

Zinebi 2020. Izen-emateko deialdia

Lehenengo argitaratze data: 2020/06/24

ZINEBI - Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak bere 62. edizioa ospatuko du 2020ko azaroaren 13tik 20ra bitartean.

Dokumental, animaziozko edota fikziozko film laburren zuzendariak, ekoizleak eta banatzaileak jaialdian parte hartzera gonbidatzen ditugu. Bestalde, dokumental, animaziozko edota fikziozko  lehenengo filmak ZIFF-ZINEBI FIRST FILM Nazioarteko Sailean parte hartzera ere gonbidatzen ditugu.

Agiriak 2020ko abuztuaren 15a baino lehen bidali beharko dira.