Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Zinebi 64. Deialdi irekia!

Urterik urte, estilo guztietako lanak biltzen ditu ZINEBIk bere egitarauan; ikus-entzunezko sormen-formatu berritzaile eta iradokitzaileenak, zein mundu osoko zine garaikidean sortzen ari diren zuzendarien lanak. Horretarako, zinearen alderdi berriak esploratzearen aldeko apustua egiten du edizioz edizio, esperimentazio formalari zein zine-ekoizpen berrien hibridotasun eta diziplina artekotasunari lekua eginez; betiere, zinemagileek egungo errealitate konplexuen gaineko ikerketa etiko zein estetikoa aurkez dezaten sustatuz. 

Aurten, ZINEBIk 64. edizioa ospatuko du. Azaroaren 11tik 18ra bitartean itxarongo zaituztegu Bilbon. Irailetik aurrera, ZINEBIren edizio berri honi buruzko informazio gehiago eta zehatzago argitaratuko dugu. Ordura arte, zuen filmekin parte har dezakezue. Uztailaren 20ra arte zabalik dago film laburrak helarazteko deialdia (gehieneko iraupena: 30 minutu), eta irailaren 11ra arte opera prima film luzeetarako onartzen dira.

ZINEBI Jaialdiak, A kategoria duen zinemaldi bakarra da estatuan eta 1974tik FIAPFeko (Nazioarteko Zinema Ekoizle Elkarteen Federazioa) onarpena dauka. ZINEBIren laburmetraien garaile zerrenda edo Palmaresak Hollywoodeko Oscar Sarien Akademiarako, EFA Sarietarako, BAFTA Sarietarako eta Goya Sarietarako kalifikatzailea da.

Proiektu guztiak online inskripzio orriaren bidez aurkeztu behar dira. Zalantzarik baduzu, jarri harremanetan info@zinebi.eus helbidearekin.

Gehiago irakurri