Breadcrumb

Eduki publikatzailea

ZINEBI. Gazte epaimahaia - Baldintza orokorrak

Lehenengo argitaratze data: 2019/10/14

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) eta IMVAL Ikus-entzunezko Komunikazioa, EHZE-ECPV eta CIFP Tartanga LHII zentroetako 15 eta 18 urteko gazteek osatuko dute ZINEBIren 61. edizioko Gazte Epaimahaia.

 

Gazte Epaimahaiak Opera Prima Onenaren saria emango du ZIFF – ZINEBI First Film nazioarteko sailean.

 

Epaimahai hau oso garrantzitsua da ZINEBIrentzat; izan ere, aktiboki parte hartzeko eta jaialdiaren funtzionamendua bertatik bertara ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen die ikasleei. Gainera, beren ezagutza zinematografikoak ardatz hartuta solasean aritzeko, hausnartzeko eta eztabaidatzeko aukera eskaini nahi zaie talentu gazteei.

 

Gazte Epaimahaiaren parte izateko, ezinbestekoa izango da INPRIMAKI hau beteta aurkeztea (BERANDUENEZ, OSTIRALEAN, HILAK 18AN): Astelehenean, hilak 24, kideen behin betiko zerrenda jakinaraziko da.

 

Informazio gehiago ondorengo dokumentuan aurki dezakezue.