Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Zinebi63. Izena emateko epea irekita dago!!

Lehenengo argitaratze data: 2021/06/09

ZINEBI-Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak bere 63. Edizioa ospatuko du 2021ko azaroaren 12tik-19ra.

Urterik urte, estilo guztietako lanak biltzen ditu ZINEBIk bere egitarauan; ikus-entzunezko sormen-formatu berritzaile eta iradokitzaileenak, zein mundu osoko zine garaikidean sortzen ari diren zuzendarien lanak. Horretarako, zinearen alderdi berriak esploratzearen aldeko apustua egiten du edizioz edizio, esperimentazio formalari zein zine-ekoizpen berrien hibridotasun eta diziplina artekotasunari lekua eginez; betiere, zinemagileek egungo errealitate konplexuen gaineko ikerketa etiko zein estetikoa aurkez dezaten sustatuz.

Zuzendariak, ekoizleak  eta banatzaileak gonbidatzen ditugu ekitaldian parte hartzera beren animaziozko, fikziozko edota dokumentalezko film laburrekin.

ZINEBIk, A kategoria duen zinemaldi bakarra da estatuan eta 1974tik FIAPFeko (Nazioarteko Zinema Ekoizle Elkarteen Federazioa) onarpena dauka.

ZINEBIren laburmetraien garaile zerrenda edo Palmaresak Hollywoodeko Oscar Sarien Akademiarako, EFA Sarietarako, BAFTA Sarietarako eta Goya Sarietarako kalifikatzailea da.

Proiektu guztiak online inskripzio orriaren bidez aurkeztu behar dira.
Zalantzarik baduzu, jarri harremanetan info@zinebi.eus helbidearekin.


Sari ofizialak:

ZINEBIKO SARI NAGUSIA - 7.000 €

EUSKAL FILM LABUR ONENAREN SARI NAGUSIA - 6.000 €

ESPAINIAKO FILM LABUR ONENAREN SARI NAGUSIA - 6.000 €

FIKZIOZKO FILM LABUR ONENAREN MIKELDIA - 5.000 €

FILM LABUR DOKUMENTAREN MIKELDIA - 5.000 €

ANIMAZIOZKO FILM LABUR ONENAREN MIKELDIA - 5.000 €

PUBLIKOAREN EITB SARIA -3.000 €

Izena eman