Eduki publikatzailea

ZINEBIEXPRESS 2018

Jaialdiaren 60. edizioa hasi aurreko asteburuan ZINEBIEXPRESS jaialdi ezagunaren 11. edizioaz gozatu ahal izango dugu. Jaialdi hori 48 ordutan asmatu, idatzi, ekoiztu, lmatu eta muntatutako film laburren lehiaketa da. Parte hartu nahi izanez gero, azaroaren 3an eman beharra dago izena, larunbatean, 9:30etik 10:30era, Bilboko Campos Elíseos antzokian. Banaka edo taldeka parte har daiteke. Izena ematerakoan, antolatzaileek film laburra grabatzeko eta aurkezteko materiala emango diete partaideei eta, gero, zer gairen inguruko lana egin behar duten azalduko diete. Nahitaezkoa da kanpoaldeak Bilboko kale eta hiri-eremuetan filmatzea eta pelikulek ezin dute bost minutu baino gehiago iraun. Filmak azaroaren 5ean entregatu behar dira, 18:30etik 19:30era, izena emandako leku berean. Azkenik, azaroaren 8an, proiektatuko dira hautatutako lanak eta emango dira sariak, iluntzeko 20:00etan. Epaimahaia honako hauek osatuko dute: Katixa Agirre (idazlea eta UPV/EHUko doktore eta irakaslea), Laura Montesinos (zinemako eta telebistako muntatzailea) eta Itziar Zorita (kultura-bitartekotzan aditua eta UPV/EHUko irakaslea).

Hauek izango dira ZINEBIEXPRESS lehiaketako sariak: lehena, 1.000 euro; bigarrena, 700 euro; eta hirugarrena, pelikula egin duen taldea- rentzako afaria, AUX aldizkariak eskainia.

Izena emateko, lanak entregatzeko eta hautatutako pelikulak proiektatzeko tokia: Campos Elíseos antzokiko ataria / Golem zinemako entzunaretoa – Azkuna Zentroa.

 

INFORMAZIO GEHIAGO HEMEN: http://zinebi.eus/web/zinebi60/zinebiexpress-2018/