Batzar Iraunkorraren Erabakiak (2018-21)
2018-07-19
- Gradu Amaierako Lana (GRAL) egin eta defendatzeari buruzko arautegiko 3.2 artikuluan txertatzea adierazpen hau: “arduraldi osoa”.
Soziologia eta Zientzia Politiko eta Kudeaketa Publikoetako GRALen irakaskuntza giden aldaketei dagokienez, 6.1 artikuluko in fine zatian hau gehitzen da: “Informazio hori ematean iturrien anonimotasuna bermatuko da eta ikerkuntza zientifikoaren irizpide etikoak errespetatuko dira.”
Hauek dira aldaketak komunikazioko graduetako irakaskuntza giden kasuan:- 6.2 artikuluko lehen paragrafoan zati bat aldatu eta hau jarri da: “estandarizatutako estiloak, esaterako APA, UNE, Harvard”.
- 6.2 artikuluko lehen paragrafoko in fine zatian hau erantsi da: “edo fakultatean egindako Gizarte eta Komunikazio Zientzietan Bibliografia eta Aipuak Txertatzeko Moduari Buruzko Gidaliburua”.
- 6.2 artikuluko bigarren paragrafoko in fine zatian hau erantsi da: “Ikasleak jakin behar du fakultateko irakasleek eskura dituztela plagioari aurre egiteko eta detektatzeko tresnak, bai tutoretza prozesuan zehar bai ikasleak GRALa bukatu eta aurkezten den unean.”
- Atal hau gehitu da: “6.3 alderdi etikoak: Ikerketaren etikari dagokionean eta lanaren izaera horrela eskatzen badu, UPV- EHUko Gizakiekin ikerketarako Etika Batzordeak zehaztutako irizpideak eta aholkuak izango dira kontuan. (TFG_Informe CEISH 2014).” - Epaimahai Bereziari bidaltzea proposatzen den aldaketa, berriro prestatzeko irizpide objektiboago batzuk erabilita.
- Bizkaia Aretoko lokalak uzteko eskaeren alde agertzea, lokal horiek eskatu baitira Zientzia, Teknologia eta Generoaren Iberoamerikako XII. Kongresua 2018ko uztailean eta “Sociedad Española de Periodística”ren 2019ko maiatzeko Biltzarra egiteko.
- Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Sailak aldi baterako irakasle
kontratatu gisa plaza hutsak betetzeko proposamenaren alde agertzea (8.
Eranskina).
Halaber, ontzat eman da Miguel Saralegui doktorea irakasle bisitari gisa sartzea, Konstituzio Zuzenbidea eta Pentsamenduaren eta Mugimendu Sozial eta Politikoen Historia Sailak hala eskatuta.
2019-03-07
- Fakultateko Batzarreko Batzorde Iraunkorrak 2018ko uztailaren 19an egindako bileraren akta onartu da.
- Fakultateko bost titulazioetako jarraipen txostenak onartu dira.
- Ikastegiko kudeaketa txostena onetsi da.
- Ikastegiko 2016ko maiatzaren 16ko ebaluazio berezirako irizpideei aldaketarik gabe eutsi zaie.
- Ontzat jo dira nazioarteko mugikortasunerako fakultateko baldintzak eta mugak.
- Ikastegiko masterretako datorren ikasturteko plaza mugaren proposamena onartu da.
- Bizkaiko Campuseko Errektoreordetzari irakats azpiegiturak eskatzeko egindako eskaera onetsi da.
- Bizkaia Aretoko azpiegituren erabilera babestea biltzar hauek egiteko: “Tradizioa eta abangoardia. Sexologia sustantiboa Zientzia Politikoarekin elkarrizketan” eta “V jornadas de Investigación performativa. Prácticas escénicas y reconstrucción del espacio público”.
- Irakasle plaza hauek eskatzearen alde agertzea erabaki da:
- Ramón Zallo Elguezabali emeritu kategoria emateko eskaera.
- Soziologia eta Gizarte Langintza Saila: 2 eranskin 11 (lanpostu zerrendaren aldaketa).
2019-06-10
Fakultateko Batzorde Iraunkorrak 2019ko ekainaren 10eko bileran hartutako erabakien zerrenda.
1.- 2019ko martxoaren 7ko bileraren akta onartzea.
2.- Egutegi akademikoa onartu da 2019/20 ikasturterako eta fakultatearen jai eguna ikasturte horretan, 2019ko abenduaren 5ean kokatu da.
3.- 2019/20 ikasturteko graduen gestio akademikoaren egutegia onartu da.
4.- Onartu da fakultatearen 2019/20 ikasturteko etsaminen egutegia.
5.- Gobernantza eta gizarte Komunikazio masterren jarraipen eta akreditatze txostenak onartu dira.
6.- Bizkaia Aretoan azpiegiturak erabiltzeko babesa agertzea ondoko ekitaldi hauetarako:
₋ “Participación. Continuidades y rupturas. Estrategias metodológicas y debates sustantivos en el estudio de la participación”, 2019ko azaroaren 28 eta 29an egingo dena.
₋ “V Seminario internacional sobre nuevos enfoques en la historia contemporánea: devenir hombre. La historia de las masculinidades”, 2019ko ekainaren 3an eta 4an egitekoa.
7.- Irakasle plaza hauek eskatzearen alde agertzea erabaki da:
a) Ikus-entzunezko Komunikazio Sailak proposatuta: Arduraldi osoko irakasle atxiki elebidun bat arduraldi osoko agregatu elebidun bihurtzea.
b) Soziologia II sailak proposatuta: Arduraldi osoko laguntzaile elebakar bat arduraldi osoko atxiki elebidun bihurtzea.
c) Kazetaritza sailak proposatuta: Atxiki bat agregatu bihurtzea.
d) Kazetaritza II sailak proposatuta: Lau aldaketa:
₋ Arduraldi osoko atxiki elebiduna, baldintza bereko agregatu bihurtu.
₋ Unibertsitateko titular elebidun bat hirueledun bihurtu.
₋ Agregatu elebidun bat hirueledun bihurtu.
₋ Agregatu elebidun bat hirueledun bihurtu.
2019-07-15
- Onartu batzordeak 2019ko ekainaren 10ean egindako bileraren akta.
- Onartu 2019/20 ikasturterako fakultateari atxikitako masterren gestioaren egutegia, uko egiteei buruzko puntuan “ofiziala” terminoa kenduta.
- Onartu egokitzea fakultateko gradu amaierako lanaren arautegia unibertsitateko arautegi orokorrera.
- Onartu horietako bakoitzaren gradu amaierako lanaren irakaskuntza gidak.
- Aldatu Gizarte Komunikazioa unibertsitate masterreko irakasgaien lauhilekoaren aldaketa: “Telebista digitaleko eduki berriak” (bigarren lauhilekora) eta “Ikerketarako aplikazioak, datu baseak eta sare sozialak” (lehenengora).
- Abala ematea Bizkaia Aretoko gelak erabiltzeko eskaerari azaroaren 18an eta 19an egingo den “La criminalización del refugio y el neofascismo” mintegia egiteko, eta ekainaren 25ean eta 26an “II. Jardunaldia: Erlijioa eta Generoa” egindakoari.
- Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea Sailaren LZren aldaketa proposamenaren alde (11. eranskina) agertzea, kodea: CLUC8L11610.
2019-11-22
1.- Batzordeak 2019ko uztailaren 15ean egindako bileraren akta onartu da.
2.- 2020/2021 ikasturteko ikastegiaren jaieguna 2020ko abenduaren 7an izatea onartu da.
3.- Onartu egin da Politika Zientzietako eta Kudeaketa Publikoko Graduko prestakuntza dualera egokitzeko hautazko irakasgai hauekin ordezkatzea:
- Sistemas políticos en el mundo,
- Genero eta Politika,
- Teoria Politiko Garaikidea II,
- Tokiko gobernua,
- Gobernantza eta maila anitzeko gobernua.
4.- Ikastegiaren nazioarteko mugikortasunari buruzko araudiaren 10. puntuaren idazketa berria onartu da. Honela geratuko da: “Mugikortasun programetan parte hartzeko, ikasleek, deialdia hautatzen den unean, gutxienez 6,50eko batez besteko nota izan beharko dute beren espediente akademikoan. Salbuespen gisa, Buddy programaren aurreko edizioetan parte hartu duten ikasleak 6,00ko batez besteko notarekin onartu ahalko dira ".
5.- Fakultateko lokalak 2021/2020 ikasturtean Suizidologiako aditu titulua emateko erabiltzea baimendu da.
Era berean, Bizkaia Aretoan lokalak erabiltzearen alde agertu da Nazioarteko Feminismo Marxismo Kongresua egiteko.
6.- Kazetaritza II Sailak eskatutako LZ aldatzeko (unibertsitateko irakasle laguntzailetik irakasle atxikira) proposamenaren alde agertu da (11. Eranskina).
2020-01-29
- 2019ko azaroaren 22ko Batzorde Iraunkorraren akta onartzea.
- 2020/2021 ikasturterako sarbide berriko gehieneko plaza kopurua onartzea:
- Kazetaritza: 180
- Ikus-entzunezko Komunikazioa: 70
- Publizitatea eta Harreman Publikoak: 120
- Soziologia: 75
- Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoa: 75
- Kazetaritza / Ikus-entzunezko Komunikazioa gradu bikoitza: 15
- Kazetaritza / Publizitatea eta Harreman Publikoak gradu bikoitza: 15
- Zientzia Politikoa eta Kudeaketa Publikoa / Soziologia gradu bikoitza: 10.
- Hizkuntza ez-koofizialen eleaniztasun plana onartzea 2020/2021 ikasturterako.
- Ikus-entzunezko materiala erabili eta mailegatzeko protokoloa onartzea.
- Fakultateko epaimahai eta batzordeetako kide berriak onartzea:
- Alexander Ugaldek Montserrat Pintado ordezkatuko du Nazioarteko Ikasketak masterreko Batzorde Akademikoan.
- Aitor Fermín Bengoetxeak Jon Ander Kanpandegi ordezkatuko du Euskara Batzordean.
- Ikasle Kontseiluaren proposamena onartu da, hark izendatutako kideak hainbat batzorde eta epaimahaitan txertatzeko:
- Euskara Batzordea: Maialen González eta Aimar López
- Erreklamazio Batzordea: Oier Iriarte
- Akademi Antolakuntzako eta Baliozkotzeen Batzordea: Eñaut Makazaga
- Berdintasun Batzordea: Elena Rodríguez eta Maite Acedo
- Epaimahai Berezia: Aintzane Ariztegi
- GRAL batzordea: Naiale Garín
- Kultur Jardueren Batzordea: Alai Kruse
- Ikus-entzunezko Materialen Gertakarien Batzordea: Irati Irazusta
- Batzorde Iraunkorra: Beñat Agirresarobe eta Maite Acedo
- Fakultateko lokalak erabiltzeko baimena ematea (eskuragarritasunaren arabera) honako berezko titulu hauei: Experto en Blockchain, Criptomonedas y BSV eta Especialista en Ilustración Científica.
- Irakasle plaza hauen aldeko irizpena ematea:
- Ikus-entzunezko Komunikazioa Sailak proposatuta: 10 zenbakiko eranskin bat, 9 zenbakiko lau eranskin, 11 zenbakiko bost eranskin eta 8 zenbakiko hiru eranskin.
- Soziologia II Sailak proposatuta: 11 zenbakiko eranskin bat, 5 zenbakiko eranskin bat eta 8 zenbakiko eranskin bat.
- Kazetaritza Sailak proposatuta: 11 zenbakiko eranskin bat, 10 zenbakiko bi eranskin eta 9 zenbakiko lau eranskin.
- Kazetaritza II Sailak proposatuta: 11 zenbakiko hiru eranskin eta 9 zenbakiko eranskin bat.
- Politika eta Administrazio Zientzia Sailak proposatuta: 8 zenbakiko eranskin bat eta 9 zenbakiko eranskin bat.
- Nazioarteko Zuzenbide Publikoa, Nazioarteko Harremanak eta Zuzenbidearen Historia Sailak proposatuta: 11 zenbakiko eranskin bat.
- Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa Sailak proposatuta: 11 zenbakiko eranskin bat.
- Konstituzio Zuzenbidea eta Pentsamenduaren eta Mugimendu Sozial eta Politikoen Historia Sailak proposatuta: 11 zenbakiko eranskin bat eta 9 zenbakiko eranskin bat.
29-01-2021
1.- 2020ko urtarrilaren 29ko Batzorde Iraunkorraren akta onartu da.
2.- 2021/2022 ikasturterako sarrera berriko plaza muga onartu da:
- Kazetaritza: 180
- Ikus-entzunezko Komunikazioa: 70
- Publizitatea eta Harreman Publikoak: 120
- Soziologia: 75
- Politika Zientziak eta Kudeaketa Publikoa: 75
- Kazetaritza/Ikus-entzunezko komunikazioa gradu bikoitza: 15
- Kazetaritza / Publizitatea eta Harreman Publikoak gradu bikoitza: 15
- Politika Zientziak eta Kudeaketa Publikoa / Soziologia gradu bikoitza: 10
3.- 2021/2022 ikasturtean irakasgai blokeak hizkuntza ez-ofizialetan emateko baimena eskatzea onartu da.
4.- Fakultatean graduetan eta gradu bikoitzetan lekuz aldetzeko irizpideak onartu dira
5.- Ondorengo batzorde akademikoetako buruak onartu dira: Nazioarte Ikasketen masterrean, Leire Moure-n ordez, Iratxe Perea; Gobernantza eta Nazioarteko Ikasketen masterrean, Jaione Mondragónen ordez, Adela Mesa; aldaketa horiek 2021eko urtarrilaren 1etik eta otsailaren 1etik aurrera izango dituzte ondorioak, hurrenez hurren.
6.- Baimena eman da 21/22 ikasturtean Suizidiologian Aditua berezko titulurako fakultateko lokalak erabiltzeko, aukerarik egonez gero.
7.- Irakasle plaza hauen alde agertzea:
- Soziologia II sailak proposatuta: Tim Riffe jauna irakasle bisitari legez kontratatzea arduraldi partzialean (Irakasle-ikertzaileen Errektoreordetzak 2011ko maiatzaren 2an emandako erabakia, 11. art.).
- Historia Garaikidea sailak proposatuta: 8. eranskina, CUC8/1218 plaza hutsa betetzea irakasle atxiki batekin, hirueleduna eta arduraldi osokoa.
- Irakasle emeritua kontratatzea (aipatutako erabakiko 12.2 erabakia).
- Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa sailak proposatuta: 11. eranskina: lanpostuen zerrenda aldatzea: katedradun plaza (CUC8/1 00113-4), elebiduna, arduraldi osokoa, irakasle atxiki plaza bihurtzea baldintza berberekin.
- Politika eta Administrazio Zientziak sailak proposatuta: 8. eranskina, TUC8/1 1103 plaza hutsa betetzea irakasle atxiki batekin, elebiduna eta arduraldi osokoa.
-Kazetaritza sailak proposatuta: 9 plaza: 6 plaza, 11. eranskina; 3 plaza, 10. eranskina. 11. eranskinekoak (LZ aldaketak) hauek dira:
1.- bitarteko lan kontraduna, osokoa eta elebiduna, hirueledun egitea;
2.- atxikia, osokoa eta elebiduna, hirueleduna egitea;
3.- atxikia, osokoa eta elebiduna, hirueleduna egitea;
4.- atxikia, osokoa eta elebiduna, hirueleduna egitea;
5.- atxikia, osokoa eta elebiduna, hirueleduna egitea;
6.- atxikia, osokoa eta elebiduna, agregatu egitea ezaugarri berberekin.
6. eranskinak (plaza berriak eskatzea edo aldi baterakoak finkatu bihurtzea):
1.- elkartua, elebiduna, 6 ordukora.
2.- elkartua, elebiduna, 6 ordukora.
3.- laguntzailea, elebiduna, osokora (8 ordu).
2021-07-08
1.- 2021eko urtarrilaren 29ko Batzorde Iraunkorraren akta onartu da.
2.- Ikastegiko GRALen irakaskuntza gidak onartu dira.
3.- Gizarte Komunikazioa masterreko bi irakasgai lauhilekoz aldatzea onartu da. "Agendan eta Framingean Aplikatutako Ikerketa" lehenengo lauhilekora pasatzea eta “Internet bidezko Merkataritza Ikerketa. Metodologiak eta Baliabide Digitalak” bigarrenera.
4.- Aldaketak onartu dira zenbait batzordetan. Nazioarteko Harremanen Batzordeak hiru kide gehiago izango ditu: María Ganzabal, Ignacio Mendiola eta Paula Orue; "Ikerketa Ereduak eta Arloak Gizarte Zientzietan" masterreko Batzorde Akademikoak kide hauek izango ditu: Gabriel Gatti (presidentea), Estíbaliz de Miguel eta Benjamín Tejerina; eta "Partaidetza eta Komunitate Garapena" masterreko Batzorde Akademikoak, berriz, beste hauek: Imanol Telleria (presidentea), Izaro Gorostidi eta Andere Ormazabal.
2021-12-17
- 2021eko uztailaren 8ko Batzorde Iraunkorraren akta onartu da.
- Azterketak 2022ko uztailaren 11n izango dira, eta ez uztailaren 4an.
- Bi irakasle plaza hauen alde agertzea, biak Historia Garaikidea sailak proposatuta: bi 11. eranskin, ikastegiaren atxikipena aldatzekoak. Hona lanpostu kodeak: TUC8/1-D00021-23 eta PAC8L2-D00021-6.