Breadcrumb

Eduki publikatzailea

"Seguir con vida". Kontzertua, mahai-ingurua eta erakusketa

Irudia

Kontzertu solidarioa Enrike Solinís & Euskalbarrokensemble

Data: igandea, 2016ko irailaren 25a 19:00:00

Lekua: Bizkaia Aretoa, Mitxelena aretoa
Abandoibarra etorbidea, 3 (Tranbia-geltokia: Guggenheim)

Euskalbarrokensemble 2006. urtearen hasieran eratu zen taldea da. Bertan parte hartzen duen kideen kopurua aldakorra da. Enrike Solinís-ek sortu eta zuzendutako talde honek, bertan parte hartzen duten kideen talentu eta prestakuntza uztartzen ditu, interpretazioen freskura eta berotasunarekin. Antzinako musika, genero klasiko eta herrikoieko errepertorioa publiko zabalarengana gerturatzea dauka helburu. Solinís eta Euskalbarrokensemble borondate hutsez eskainitako laguntza. Sarrera doan edukiera ahitu arte. Borondatezko dohaintza MSFren alde.

Mahai-ingurua: "Errefuxiatuen krisia eta kazetaritzaren erreminta zahar eta berriak"

Data: astelehena, 2016ko urriaren 3a 19:00

Lekua: Bizkaia Aretoa, Baroja aretoa
Abandoibarra etorbidea, 3 (Tranbia-geltokia: Guggenheim)

  • Karlos Zurutuza (nazioarteko freelance kazetaria)
  • Miren Gabantxo (EHUko unibertsitate zabalkuntzako zuzendaria)
  • Anna Surinyach (5w aldizkaria)
  • Agus Morales (5w aldizkaria)
  • Koldo Campo (Herri Irratiko programazio-burua eta Begirada egunkari sozialeko zuzendaria).
  • EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Dekano Simon Peña da moderatzailea.

 

Erakusketa: "Seguir con vida, ikusizko murgiltze-esperientzia"

Data: 2016ko irailaren 28tik urriaren bira arte

Ordutegiak: Asteazkena: 17etatik 20etara / Osteguna: 10etatik 14etara eta 16etatik 20etara / Ostirala: 10etatik 14etara eta 16etatik 21etara
Larunbata: 11etatik 21etara / Igandea: 11etatik 16etara

Lekua: Areatzako Kaia

Hurbil zaitez indarkeriak harrapatuta bizi diren edo bertatik ihes egin nahian dabiltzan pertsonen errealitatera. Lehen aldiz 360ºko bideoak erabiliko ditugu, Siriako errefuxiatuen eta Sudan hegoaldeko desplazatuen bizitzetan murgildu ahal izan zaitezen.