Eskaera egiteko urratsak: Politika Zientziako eta Kudeaketa Publikoko Gradua eta Soziologiako Gradua

Eskaera egiteko urratsak: Politika Zientziako eta Kudeaketa Publikoko Gradua eta Soziologiako Gradua

  1. Sartu gure web orrian eta irakurri praktiken arautegia.
  2. Praktikak egiteko bi bide daude:

  • 2.1 Praktiken eta lan-orientaziorako dekanordetzak prestakuntza praktikoko aldi batean ikasleak hartu nahi dituen enpresa, fundazio, elkarte edo bestelako erakunde baten eskaintza jasotzen duenean:

a). Dekanordetzak eskaintza horri buruzko informazioa zabalduko du eta interesatuen CVak jasoko ditu.

b). Dekanordetzak CVak bidaliko dizkio enpresari edo erakundeari.

c). Enpresa edo erakundea arduratuko da hautaketa-prozesuaz.

d). Enpresak edo erakundeak onartzen bazaitu eta zuk ere onartzen baduzu, Dekanordetzak praktiketako hitzarmena prestatuko du.

  • 2.2 Ikaslea enpresa edo erakunde batekin harremanetan jartzen denean prestakuntza praktikoko aldi bat egiteko. Bi aldeak ados jartzen badira, enpresak edo erakundeak praktiken hitzarmena formalizatzeko beharrezkoa den informazioa emango dio Dekanordetzari.
Epeak borondatezko praktiken eskaera egiteko:
  • Lehen lauhilekoa: IRAILAREN 1etik 30era
  • Bigarren lauhilekoa: ABENDUAREN 1etik 21era
  • Uda: APIRILAREN 1etik 30era

 

HARREMANETARAKO

Prozedurari buruzko zalantzaren bat edo beste edozein argibideren bat behar izan ezkero, hiru aukera dituzu:

  • Joan Dekanotzara: ELIXABETE LARRINAGA (2.13 bulegoa) Praktiken eta Lan-orientaziorako dekanordetza
  • Deitu telefonoz: 94 6012298
  • Idatzi helbide honetara: gkz.praktikak@ehu.eus