IV. Kazetaritzako GRAL-en Saria

IV. Kazetaritzako GRAL-en Saria

Zorroztasunez informatzea, arduraz lan egitea, konpromisoa eta zerbitzu publikorako bokazioa

Deialdia

Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak UPV/EHU-ko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatearekin lankidetzan, Kazetaritzaren eta Komunikazioaren arloko Gradu Amaierako Lan Onenaren laugarren sariaren deialdia egin dute.

Nork parte har dezakeen

Sari honetara UPV/EHU-ko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Kazetaritza graduan matrikulatutako ikasleak sar daitezke, 2024-2025 ikasturtean GRAL bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan aurkezten dutenak eta, gutxienez, 9-ko kalifikazioa lortu dutenak.

Prozedura

Epaimahai misto bat eratuko da, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko eta Kazetarien Euskal Elkargoko kideek eta Euskal Kazetarien Elkarteak osatua.

Epaimahaiak honako hauek baloratuko ditu: gaiaren interesa, zorroztasun metodologikoa eta tematikoa, narrazioaren kalitatea eta hizkuntza inklusiboa, iturrien aniztasunaren balioetan egindako ekarpena, egitateen kontrastea, eta Giza Eskubideen konpromisoa eta defentsa.

Sarira aurkezten direnek DEIALDI-an emango den izen-ematea bete eta GRAL-arekin batera honako helbide honetara bidali beharko dute: info@kazetariak.eus

Epea

2025eko urriaren 27ko 24:00etan: inskripzioa eta GRAL bidaltzeko azken data

2025eko abenduaren 15eko 24:00etan: epaimahaiaren epaia eta sariaren jakinarazpena

Hitzartu beharreko data: Saria ekitaldi publiko batean ematea 2026ean.

Saria

Saria irabazi duen pertsonak ekitaldi publiko batean jasoko du:

  • Kazetarien Euskal Elkargoa, Euskal Kazetarien Elkartea eta UPV/EHU egiaztatzen dituen diploma.
  • Saria eta egilea Kazetarien Euskal Elkargoaren, Euskal Kazetarien Elkartearen eta UPV/EHU-ren komunikazio-kanaletan zabaltzea.
  • GRALa argitaratzea (Kazetarien Euskal Elkargoaren, Euskal Kazetarien Elkartearen eta UPV/EHU-ren argitalpen elektronikoa).
  • EHUDENDA-n gastatzeko 100 euroko bonua.
  • Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak antolatutako 2026ko Kazetaritza Sarietarako gonbidapena
  • Urtebeteko doako harpidetza Kazetarien Euskal Elkargoan.