Plato 1

Platoa I

Kokapena: 3B.8 | 3. solairuan

Erabilera: Telebista platoak

Telebista Platoa I: kontsultatu eskolen ordutegia

<img id="aui_3_2_0_1627" src="/image/image_gallery?uuid=5a20a404-2901-4276-8a33-a288192b9a77&groupId=1760370&t=1391157367866" />Telebista Platoen erreserba:

Irakasleak eta ikasleak:

Erabileran bete beharreko baldintzak:

Instalazio hauek erabiliko dira soilik egiten ari diren ikus-entzunezkoen irakasgaiekin lotutako ariketa praktikoentzat, eta instalazio hauetan ematen diren irakasgaientzat bakarrik. Honek esan nahi du erabiltzaileak badituela eskatutako ekipoekin lan egiteko behar diren ezagutzak.

Egutegia eta ordutegia:

Arreta ordutegia (honek ez du esan nahi gune guztiak erabilgarri daudenik ordutegi honetan. Erreserba egin aurretik kontsultatu beti gela hauen okupazioa):

2020/2021 ikasturteko lehenengo lauhilekoan gune hau ezin izango da errerbatu.

Erreserbatzeko prozedura:

  1. Sakatu esteka honi: http://randr.adm.ehu.es/Cire/Login.aspx eta sartu LDAP erabiltzaile eta pasahitzarekin.
  2. Aukeratu baliabide mota, kontsultatu okupazioa eta egin erreserba online.
  3. Konprobatu goiko esteka berean erreserba baimendua izan den edo ez. Eskaerak baimendu ahal izateko aurreko eguneko 17.00ak baino lehen egin behar  dira.
  4. Eskatutako instalazioa erabili ezin bada, erabiltzaileari jakinaraziko zaio, arrazoia azalduta eta alternatiba bat eskainita.
  5. Erreserbatutako instalazioa erabiltzeko, ikasleak unibertsitateko txartela edo NANa aurkeztu beharko du, eta eskaera egin duen pertsonari bakarrik emango zaio baimena.
  6. Ikaslea lehen solairuko Atezaintzara ezarritako orduan joan behar da.
  7. Erreserba formalizatzeak erabiltzaileak instalazioen erabilera egokiaren ardura bere gain hartu duena dakar berarekin.

Oharra:
Oro har, erabiltzaileak bere gain hartuko ditu utzi zaion espazioan berak edo bestek sortutako kalteak, eta konpromisoa hartzen du instalazioak uneoro modu zuzen eta egokian erabiltzeko.