Kalitatearen politika eta helburuak
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea jakitun da kalitatearen arloan politika eta helburu argiak, gardenak, publikoak eta eskuragarriak oinarri dituen kultura sendo bat finkatzeko beharraren inguruan.
2005az geroztik, Fakultateko ondoz ondoko dekano-taldeek konpromiso irmo eta jarraitua erakutsi dute Zentroaren kudeaketaren kalitatea hobetzeko bidean, UPV/EHUren jarraibideekin bat etorriz. Denbora honetan, erakundearen eta bertako pertsonen misioari, ikuspegiari eta balioei erantzungo dien kudeaketa-eredu baten garapenean eta ezarpenean sakondu da, baita ANECAren AUDIT programaren jarraibideetara egokitutako ereduan ere, unibertsitateko kalitate-sistemak (SGIC) ezartzeko esparru gisa.
Kalitatearen kulturaren aldeko apustu hori islatu da, halaber, dekano-taldeek SCEI-KEIZ, EUSKALIT edo INNOBASQUEk antolatutako prestakuntza-jardueretan eta/edo kalitate- eta kudeaketa-ebaluazioetan izan duten parte-hartze aktiboan.
Kalitatearen kudeaketa Zentroan ezartzeko eta bultzatzeko mugarri nagusiak
| Fakultatearen autoebaluazioa | 2005 |
| IBP I programak (EEES egokitzapena) | 2008 |
| IBP II programak (EEES egokitzapena) | 2009 |
| UNIQUAL graduko titulazioen akreditazioa | 2010 |
| Zentroko graduen ezarpena | 2010 |
| EHUNDU programa (Kanpo-agentzien aurrean hartutako konpromisoak betetzen laguntzea) | 2010–2018 |
| Ekoscan ebaluazioak | 2011–2016 |
| Kalitate Batzordearen sorrera | 2011 |
| SGIC diseinua | 2012 |
| Plan Estrategikoa | 2012–2016 |
| SGIC UNIKUDE sisteman txertatzea. Zentroaren kudeaketa integralaren hasiera UNIKUDErekin | 2014 |
| Graduen akreditazioaren berritzea | 2015 |
| BIKAIN Zilarrezko aitortza | 2018 |
| REACTIVATE+ programan parte-hartzea | 2018 |
| MGAren (EUSKALIT) txertaketa eta kontrastea | 2019 |
| DOCENTIAZ programaren aitortza | 2019 |
| Graduen aldaketa | 2020 |
| Gradu bikoitzen ezarpena | 2020 |
| Zentroko SGIC AUDIT. Zentroaren 1. akreditazioa | 2020 |
| Gizarte Komunikazioko Unibertsitate Masterraren akreditazioa | 2020 |
| Gobernantza eta Politika Ikasketetako Unibertsitate Masterraren akreditazioa | 2020 |
| I. Plan Estrategikoa | 2017–2021 |
| II. Plan Estrategikoa | 2022–2026 |
| Historia Garaikideko Unibertsitate Masterraren akreditazioa | 2023 |
| Komunikazioko Ikerketako Masterraren akreditazioa | 2024 |
| BIDEAN aitortza | 2024 |
Kalitatearen politika
GKZFren kalitate-politikaren xedea da kudeaketa-sistema eraginkor, parte-hartzaile eta jasangarri baterako esparrua eskaintzea, Komunikazioaren eta Gizarte Zientzien esparruan ezagutza sortu, garatu eta transmititzeko orduan kalitate- eta exijentzia-estandar egokiak mantendu eta bermatzeko.
Horrenbestez, Fakultateak, unibertsitate publiko gisa, bere gain hartzen du bere titulazioetan ezagutzaren erronkei eta gizartearen beharrei erantzungo dien prestakuntza eskaintzeko ardura, bai eta gaitasun handiko, kritiko eta konprometitutako profesionalak prestatzea ere, egungo eta etorkizuneko gizarte-eskariei erantzuteko. Halaber, ikerketa-arloan emaitza bikainak eskaintzeko eta garapen sozial eta komunitarioan eragina duen ezagutza eraldatzailea sortzeko konpromisoa du.
Misio horri kalitate-bermearekin erantzuteko, Fakultateak ulertzen du interes-taldeekin konprometitutako kudeaketa-sistema beharrezkoa dela: bereziki ikasleekin, baina baita irakasleekin, administrazio- eta zerbitzuetako langileekin eta harremanetan dagoen gizarte-eragileekin ere.
Konpromisoa
Ikuspegi horretatik abiatuta, eta II. Plan Estrategikoaren jarraibideetan oinarrituta —EHUAgenda 2030arekin lerrokatua eta Fakultatearen Ikuspegira bideratua—, GKZFren Kalitate Politikaren helburuak honako hauek dira:
- Prestakuntza-eskaintzaren etengabeko hobekuntza. Komunikazioaren eta gizarte zientzien arloetan erreferente izatea, irakaskuntza berritzailea eskainiz, maila goreneko instalazio eta baliabide teknologikoekin, eta gizartearen beharretara egokituta.
- Ikasleen prestakuntza integrala. Hurbileko komunitatea izatea, ikasleen beharrak artatuz, haien parte-hartzea sustatuz eta ikaskuntza-prozesuan laguntza aktiboa eskainiz.
- Irakasleen eta administrazio- eta kudeaketa-langileen etengabeko gaitzea, kualifikazioa eta sustapena. Lan-giro egokia eta baliabideak eskaintzen dituen zentroa izatea, garapen pertsonal eta profesionala ahalbidetuz.
- Ikerketa-jardueraren kalitatea eta emaitzen dibulgazioarekiko eta hedapenarekiko konpromisoa. Ezagutza sortu eta transferitzeko erreferente izatea, gizartearen eraldaketa gidatzeko gaitasunarekin.
- Barne-jarraipen eta ebaluazio-prozesuen optimizazioa, etengabeko hobekuntza bermatzeko eta kalitate-politika interes-talde guztiek ulertu eta onartu dezaten.
- Prozesu eta baliabide akademiko eta administratiboen kudeaketa eraginkor eta gardena, lankidetza-giroa sustatuz eta pertsona guztiek kalitate-politikaren ezarpenean erantzukizuna senti dezaten.
- Prestigiozko, berritzaile eta erakargarri den zentro gisa kokatzea, tokiko zein nazioarteko erakunde publiko eta pribatuekin aliantzak eta sareak sortzeko.
- Barne- eta kanpo-komunikaziorako mekanismoen garapena, interes-taldeei kontuak ematea barne.
- Komunitateari eta gizarteari zerbitzua ematea, kultura akademiko propioarekin, euskararekiko konpromisoarekin eta berdintasunaren, inklusioaren eta jasangarritasunaren balioen defentsan oinarrituta
Balioak
- Ekintzailetza, sormena eta berrikuntza: Erronka berriak sortzeko edo identifikatzeko, praktikan jartzeko eta errealitatea eraldatzeko borondatea.
- Malgutasuna eta egokitzeko gaitasuna: Rol berriak hartzeko, errutinak aldatzeko eta testuinguru berrietara egokitzeko prestasuna.
- Konpromisoa eta osotasuna: Interes orokorraren alde lan egitea, unibertsitate publiko gisa berdintasunaren, inklusioaren eta jasangarritasunaren balioak defendatuz.
- Erantzukidetasuna eta pertenentzia-sentimendua: Helburu komunak lortzeko taldean lan egiteko borondatea, Fakultatearen eta Unibertsitatearen nortasuna eta proiektuak partekatuz.
- Profesionaltasuna eta bikaintasuna: Jarduera profesionala arduraz eta zorroztasunez gauzatzea, eraginkortasun- eta efizientzia-irizpideekin.
- Gardentasuna eta hurbiltasuna: Informazioa eta ezagutza konfiantzaz eta gertutasunez partekatzeko prestasuna.