Hezkuntzarako lankidetza praktikak uda 2024/2025

Hezkuntzarako lankidetza praktikak uda 2024/2025

NORENTZAT: : 120 ECTS GAINDITUTA DITUZTEN IKASTEGIKO GRADU GUZTIETAKO IKASLEAK
NOIZ EGITEKO: 2025eko UDA: ekainaren 1etik abuztuaren 31ra arte

PROZEDURA: Honakoak dira jarraituko beharreko urratsak:

  1. Fakultateko webgunean sartu eta bertako Praktikak/Bekak izeneko atalean ikasleentzat dagoen informazioa ARRETAZ irakurri:
     
  2. Praktiken arautegia: Ondoko dokumentuak jaitsi (oso komeigarria ondoko dokumentu biak irakurtzea)
    Praktiken arautegia - Dokumentu 1
    Praktiken arautegia - Dokumentu 2 
     
  3. Kontsultatu udan praktikak egiteko argitaratuta dagoen norakoen zerrenda. (pdf, 2,8 MB)
     
  4. Bete eskaera orria(erabilgarri egongo da apirilaren 8tik 25era)
    • KONTUAN HARTU: praktikak egiteko aukeratzen dituzun norakoak lehentasunaren arabera zerrendatuta adierazi behar dituzu eskaera orrian. Behin eskaera bidalita ez da aldaketarik onartuko. Esleipenak egiteko bi irizpide erabiliko dira: espedienteko batez beteko nota eta zenbatgarren praktika den (lehentasuna izango dute praktika lehen aldiz eskatzen duten ikasleek).
  5. ESKAERA EGITEKO AZKEN EGUNA: 2025eko apirilak 25 

EGUTEGIA

NOIZ ZER
APIRILA
8 – 25
IKASLEEK ESKAERAK AURKEZTU
APIRILA
28 -30
PRAKTIKAK EGITEKO TOKIEN ESLEIPENA ETA ARGITARATZEA
Web orrian argitaratuko dira. Argitaratzeko azken eguna: abenduak 18 

APIRILA 30 – MAIATZA 16

ESLEITU ZAIZUN TOKITIK ZUREKIN HARREMANETAN
(elkarrizketa, curriculum vitae-e, lanbook edo egoki jotzen duten proba egitea eskatu ahal dute. Komenigarria da prestatuta izatea hitzordua duzunerako)

MAIATZA
17 – 23

ONARPENA
Praktikak egiteko tokian onartzen bazaituzte, eta zuk ere onartzen baduzu, adostasunaren berri jakinarazi behar duzu mezu elektronikoa bidaliz gkz.praktikak@ehu.eus helbidera. Hala eginez gero, praktiken hitzarmena prestatzeari ekingo zaio
Onarpenerako azken eguna: MAIATZA 23

 

HARREMANETARAKO

Prozedurari buruzko zalantzaren bat edo beste edozein argibideren bat behar izan ezkero, hiru aukera dituzu:

  • Joan Dekanotzara:

ELIXABETE LARRINAGA (2.13 bulegoa) 
Praktiken eta Lan-orientaziorako dekanordetza