Sorrera


'Teknologiak + Materialak' ikerketa taldea Iñaki Mondragon Egaña doktoreak sortua izan zen 1988. urtean. Bere hastapenean ikerketarako grina zuten dozena erdi irakasle izan baziren ere, hauen lan eta saiakerari esker, urte hauetan zehar taldea nabarmen hazi da, eta bidean ikerlari ugari prestatu ditu. Gaur egun taldea 30 irakasle eta ikerlari inguruz osatua dago.

25 urte baino gehiagoko ibilbidearekin talde hau materialen zientzian erreferentziazko ikerketa talde bilakatu da, aldaketa ekonomiko eta soziokulturalei egokitzeko prestutasunarekin. Taldeak ekitaldi zientifikoetan eta ikerketa sare desberdinetan parte hartzen du; beste ikerketa taldeekin elkarlanerako prestutasuna du, eta baita industria sarean eragiteko nahia ere.

2012. urtean taldearen sortzailearen heriotzaren ondoren ere taldeak bere irakaspen eta gogoekin jarraitzen du.


Eskerrik asko Iñaki!

Iñaki Mondragon Egaña