Normativa de Gestión: Convocatoria excepcional

Graduko Ikasketen Gestiorako 2023-24 Ikasturteko Arautegia

VIII. Kapitulua. Salbuespenezko deialdia (graziakoa)

Salbuespenezko deialdia (graziakoa)

49. artikulua.

Salbuespenezko deialdietarako eskariak irizpide hauen arabera ebatziko dira::

a) Graduko ikasketetan, gehienez ere, salbuespenezko bi deialdi emango zaizkio ikasle bakoitzari ikasketa plan bakoitzean.

b) Graduko ikasketetan ikasleei salbuespenezko deialdia eman ahal izango zaie 1. eta 2. mailako irakasgaietarako, baldin eta, gehienez ere, maila horietako 30 kreditu badituzte gainditzeke. Salbuespenezko deialdia 3. eta 4. mailako irakasgaietarako emateko, berriz, ikasleari gehienez ere 60 kreditu falta ahal izango zaizkio gradua amaitzeko. Kasu berezietan, salbuespenezko deialdi biak graduko ikasketen erdi berean pilatu ahal izango dira. Horrelakoak Graduaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren arloko errektoreordetzak aztertuko ditu.

c) Graduaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren arloko errektoreordeak, UPV/EHUko errektoreak eskumenak eskuordetuta, salbuespenezko deialdi bat eman ahal izango dio ikasleari, haren espedientea eta goiko ataletan sartzen ez diren bestelako xehetasunak kontuan hartuta, betiere, behar bezala justifikatuta egonez gero.

d) Ikasleak salbuespenezko deialdia zein deialditan erabiliko duen aukeratu ahal izango du, eta ikastegiko idazkaritzari jakinarazi beharko dio matrikula egiterakoan.

 

Graduko Ikasketen Gestiorako Arautegiaren laburpena, UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak 2023ko otsailaren 23an onartua eta 2023ko martxoaren 10ean EHAAn argitaratua