Normativa de Gestión: Simultaneidad

Graduko Ikasketen Gestiorako 2023-24 Ikasturteko Arautegia

II. Kapitulua. Titulazio bat baino gehiago aldi berean egitea

17. artikulua

​​​​​​1.- Titulazio bat baino gehiago aldi berean egiteko eskariak onartuko dira baldin eta ikasleek gaindituta badaukate hasita daukaten titulazioko lehenengo maila osoa edo 60 kreditu eta baldin eta, matrikula epeak behin amaitutakoan, bigarren titulazioan plazarik geratzen bada. Plaza baino eskari gehiago badago, hasitako ikasketetako kalifikazioen arabera ordenatuko dira..

2.- Ikasketa desberdinak aldi berean egiteko, ikasleak hasita dauzkan unibertsitateko ikasketen ziurtagiri akademikoa eta unibertsitatera sartzeko probako txartela aurkeztu beharko ditu (UPV/EHUko ikasleek ez dute dokumentazio hori aurkeztu behar izango) eskariarekin batera. Eskariak 2023ko irailaren 1etik 6ra bitartean (biak barne) bidali behar dira campusetako errektoreordetzetara edo Sarbide Bulegora.

3.- Lehenengo mailatik gorako mailetarako, eskaria aurkeztu behar da ikasketak egin nahi diren ikastegiko idazkaritzan, 2023ko ekainaren 19tik 30era bitartean. Eskariok ikastegiko dekano edo zuzendariak ebatziko ditu, errektoreak eskumenak eskuordetuta.

4.- UPV/EHUko graduko ikasle bakoitzak espediente akademiko bakarra izango du irekita unibertsitatean. Salbuespen izango dira artikulu honetan zehaztutakoaren arabera titulazio bat baino gehiago aldi berean egiten ari diren ikasleak.

 

Graduko Ikasketen Gestiorako Arautegiaren laburpena, UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak 2023ko otsailaren 23an onartua eta 2023ko  martxoaren 10ean EHAAn argitaratua