Breadcrumb

UIE-III-KAPITULUA

Unibertsitateko Ikasleen Estatutua

III. KAPITULUA. UNIBERTSITATERAKO SARRERA ETA ONARPENAZ

14. artikulua. Unibertsitateko irakaskuntzetarako sarrera eta onarpena.

1. Legeriak eskaturiko betebeharrak biltzen dituzten ikasleek eskubidea dute edozein espainiar unibertsitatetako irakaskuntza ofizialetara sartzeko eskaria egiteko, indarreko legeek aurreikusitako prozedurekin bat etorrita.

2. Matrikularako tramiteak erraztearren eta ikasleari bere curriculuma diseinatzen laguntzeko, unibertsitateek gestio eta aholkularitzarako mekanismoak jarriko dituzte, indarreko arauen arabera.

15. artikulua. Minusbaliotasunik duten ikasleen sarrera eta onarpena.

1. Sarrera eta onarpenerako prozedurak, gobernuak, autonomia-erkidegoek eta unibertsitateek ezarritako arauen barruan, minusbaliotasunik duten pertsonen behar espezifikoetara moldatuko dira, unibertsitatearen arloan aukera-berdintasuna eta erabateko integrazioa bermatze aldera.

2. Era berean, unibertsitateek erabilerraz eta irisgarri egingo dituzte bertako eremu eta eraikinak, bai eta espazio birtualak ere, eta ikasle minusbaliatuen eskura jarriko dituzte giza baliabide eta bitarteko material eta tekniko nahikoak, unibertsitate-komunitatean aukera-berdintasuna eta erabateko integrazioa lortuko badira.