ONARPEN-PROZEDURA

Onarpen prozedura

Onarpen prozedura ondorengoa da:

  • Ikasleak onarpen-notaren arabera ordenatzen dira eskatutako gradu bakoitzean.

  • Onarpen-zerrenda bat argitaratzen da eta zerrenda horretan ikasleari plaza bakarra esleitzen zaio gradu bakarrean.

  • Zerrenda argitaratzearekin batera, ikasleari hitzordua jartzen zaio matrikula dadin.

  • Une horretarik aurrera, ikaslearen eskaera honela geratuko da:

    • itxaron zerrendan geratuko da ikasleari esleitu zaion aukeraren aurretik jarritako aukeratan.

    • baztertuta geratuko da ondorengo aukeratatik.

  • Ikasle bat ikasketa jakin batzuetan onartu badute eta ikasleak ikasketa horiek egin nahi baditu, adierazten zaion egunean egin behar du matrikula. Ez badu matrikula egiten, plazari uko egiten diola ulertzen da. Itxaron-zerrendetatik ez dute inolaz ere kanporatuko.

  • Lehenengo matrikula-aldia bukatutakoan, hutsik dauden plazak errekuperatzen dira, itxaron-zerrendan dauden ikasleei esleitzen zaizkie eta onartuen zerrenda berri bat argitaratzen da.

  • Eta horrela, plaza guztiak esleitu arte.

Plazen adjudikazioa onarpen notaren arabera egiten da.

Hizkuntza-betekizuna duten graduetarako sarbidea

Ezinbestekoa da euskarazko B2 maila egiaztatzea Medikuntzako graduan (Euskara) eta Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako graduetan (Gasteizko Hezkuntza eta Kirol Fakultatean, Bilboko Hezkuntza Fakultatean eta Donostiako Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean) onartua izateko, onarpen-eskaera egiteko epean.

Halaber, ezinbestekoa izango da ingeleseko B2 maila egiaztatzea Bilboko Ingeniaritza Eskolan irakatsiko den Biomedical Engineering Degree-n onartzeko.