Breadcrumb

Ikasleen-jardueretarako-diru-laguntzak-2024

Ikasleen jardueretarako diru-laguntzak 2024

UPV/EHUko Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko Errektoreordetzak deialdia egin du 2024. urtean ikasleekin zerikusia daukaten jardueretarako dirulaguntzak emateko.

HELBURUA

Programaren helburua ikasleen jarduerak finantzatzeko dirulaguntzak arautu eta koordinatzea da, ikasleen interesa sustatzeko eta unibertsitateko bizitzan modu aktiboan parte har dezatela bultzatzeko.

HARTZAILEAK

Programako dirulaguntzak eskatu ahal izango dituzte graduetako eta masterretako ikasleek, bai eta ikastegietan eskolak ematen dituzten irakasleek ere, betiere proposatzen dituzten jarduerek ikasleekin zerikusia badute.

Eskatzaileen ikastegiko Ikasleen Kontseiluak ontzat eman beharko ditu programa honen barruan proposatuko diren jarduerak. Ikastegian ez badago ikasleen kontseilurik, ikastegiak horrela dela adierazteko egingo duen idatzia aurkeztu beharko du.

EGUTEGIA

Finantzatuko diren jarduerak 2024. urtean egin beharko dira.

FINANTZATU DAITEZKEEN JARDUERAK

Hauek dira finantzatu ahal izango diren jarduerak:

  • Ikastegiko jarduera akademikoarekin lotutako ikasleen mugikortasuna
  • Biltzarretara, estatuko zein nazioarteko lehiaketetara edo txapelketara joatea.
  • Ikastaroak, ikasteko teknikak edo landa jarduerak.
  • Ikasleen graduazio ekitaldiak edo diplomak emateko ekitaldiak.
  • Ikasleentzat onuragarriak diren eta ikasleek unibertsitateko bizitzan modu aktiboan parte hartzea bultzatuko duten gainerako jarduerak.

FINANTZIAZIO PROZEDURA ETA BALDINTZAK

1. ESLEIPEN EKONOMIKOA: Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko Errektoreordetzak ikastegi bakoitzak jasoko duen zenbatekoaren berri emango die ikastegiei martxoan zehar. Zenbateko hori ikastegi bakoitzeko ikasle kopurua kontuan hartuta kalkulatuko da.

2. HEDAPENA: Ikastegiak programaren berri emango du zabalduko du bere ikasle eta irakasleen artean, Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko Errektoreordetzak ematen dituen laguntza hauen berri izan dezaten.

3. PROZEDURA:

Ikastegiak errektoreordetzari helarazi beharko dizkio ondoren aipatzen diren dokumentuak, beteta, apirilaren 15(a) baino lehen:

I. eranskina, beteta, ikastegiko Ikasleen Kontseiluko buruaren eta ikastegiko zuzendaritza taldeko arduradunaren erabakiari buruzkoa. Bertan, dirulaguntza zein jardueretarako erabiliko den adieraziko da.

Apirilean, Ikasleen Errektoreordetzak finantziazioa esleituko dio ikastegiaren kasuan kasuko organikoari, aurkeztutako eskariek deialdiko baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren.

Azaroan, gastuak justifikatuko dira, web orrian adierazi bezala. Fakturak eta jardueren memoria (II. eranskina) formulario hau osatuz aurkeztu beharko da.

Jarduerak egitean sortutako gastuen fakturak ordainduko dira betetzen baldin bada UPV/EHUn kontratazio txikia kudeatzeari buruzko UPV/EHUko gerentearen instrukzioan ezarritako prozedura kudeaketa ekonomikorako eta 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena.

Gastuen azken justifikazioa bat etorri beharko da hasierako proposamenarekin. Salbuespenezko kasuetan, hasierako proposamenean egingo diren aldaketa guztiak aldez aurretik jakinarazi beharko zaizkio Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko Errektoreordetzari, eta ontzat eman beharko ditu Ikasleen Kontseiluak.

JUSTIFIKATZEKO PROZEDURA

Azaroaren 30a baino lehen, eranskina osatuta eta faktura guztiekin batera, beheko formularioa erabiliz justifikatu beharko dira.

HARREMANETARAKO

Telefonoa: 943 01 85 12
Posta elektronikoa: ikasleen.jarduerak@ehu.eus