praktikak_gke2

Garapen Lankidetzako Praktikak

Gizarte Hezkuntza, Pedagogia, Gizarte Antropologia, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Gradu Bikoitza

Egutegia

URRATSA EPEA
ESKAERA Maiatzaren 15a baino lehen
Behin behineko ESLEIPENA argitaratu Maiatzaren 30ean
BILERA informatiboa Ekainaren 4ean
Diru-laguntzaren ESKAERA Irailean zehar
Formakuntza ikastaroa Urrian zehar

​​​

Eskaera formularioa

Eskaeraren aukerak

Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Gradu Bikoitza​eko ikasleek praktikak bakarrik egin ditzakete. Gradu hauetan praktikak egiteko aukera bakarra "Gaztenpatia Morazán (El Salvador)" da.

Ikastaroak

Ikasle partaideak nahitaez egin beharko du bere ikastegian Garapenari eta Lankidetzari buruz urtero ematen den ikastaro monografikoa, eta, era berean, Gaztenpatiaren prestakuntza saio berezietara ere joan beharko da bidaian joan aurretik.

Gaztenpatian parte hartuko duten ikasleen ikastegietan ematen diren garapen eta lankidetzari buruzko ikastaro monografikoek honako egitura dute:

  • 20 ordu ikastegian landu ohi diren gaiak, eta beste 4 ordu komunikazioa eta lankidetzari buruzkoak
  • Gainontzeko 26 orduetan (guztiak edo zati bat), helmuga diren herrialdeei, hango kulturari, tokiko erakundeek egiten dituzten proiektuei eta abarri buruzko irakurraldiak, gogoetak, tailerrak, aurkezpenak edo lanak.

Prestakuntzaren azken ordu horiek Euskal Fondoak antolatzen ditu eta Gaztenpatiaren proiektuak bertatik bertara ikusi dituzten tutoreek edo mota honetako praktikak edo GRALa egin duten ikasleek ere har dezakete parte.

Informazio osagarria