HEFA Fakultateko GRADUAK

info_haur

Haur Hezkuntzako Gradua

Haur Hezkuntza nahitaezkoa ez den hezkuntza-aldia bada ere, garrantzi handia dauka pertsonen prestakuntzarako. Izan ere, 0-6 urte bitartean hasten gara gure nortasuna garatzen, baita auto-estimua, izaera, balioak eta adimen emozionala ere. Irakaslea funtsezkoa da aldi honetan, haurren erreferente esanguratsuena delako, familiarekin batera.

Haur Hezkuntzako Graduan, prestakuntza akademiko teorikoa eta praktikoa eskuratuko duzu, erronka handi horri ekiteko. Haurren garapen pertsonalean laguntzeko beharrezkoak diren tresnak barneratuko dituzu, eduki zientifikoa, etikoa eta soziala, hizkuntzakoa, motorra, matematikoa eta teknologikoa duten gaien bidez.

Laugarren mailan, aipamen edo ibilbide hauek izango dituzu espezializatzeko: Atzerriko Hizkuntza; Hezkuntza Berezia; Euskara, Hezkuntza Tresna; eta, Haur Hezkuntzarako Tailerrak. Espezializazio horiek, batez ere, ikasle talde baten irakasle tutore gisa aritzeko gaitasuna emango dizute.

Bigarren mailatik aurrera, nahitaezko praktiken bidez, hezkuntza proiektuetan parte hartzeko aukera izango duzu hainbat ikastetxetan.

Sarrera baldintza: Euskarazko B2 titulua izatea.

Informazio zehatzagoa hurrengo esteketan aurkituko duzu:  Haur Hezkuntzako Gradua (matrikulaikasketa planairakasleakegiaztapena, jarraipena eta akreditazioa)