master_preinscripcion

Izena ematea eta dokumentazioa

Izen ematea. ON LINE Martxoaren 3tik 26ra. Espezialitate guztiak.

Eskatutako dokumentazio guztia igo beharko da aplikaziora izena emateko unean, edo izena emateko epea itxi baino lehen. Eskaera epea bukatu ondoren, izangaiak ezin izango du dokumenturik gehitu.

 AURREINSKRIPZIOA NAHITAEZ AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA:

  • Sarbideko Titulu ofizial edo Tituluaren gordekin ofiziala.

UPV/EHUko ikasleek ez dute aurkeztu behar, ofizioz kontsultatuko baita.

UPV/EHUtik konpoko ikasleek aukeztu beharko dute, ikasketak oraindik amaitu ez dituztenek izan ezik

  • Ziurtagiri akademiko ofiziala:

UPV/EHUko ikasleek ez dute ziurtagiri akademikoa aurkeztu behar, batez besteko nota ofizioz kontsultatuko baita.

UPV/EHUtik kanpoko ikasleek ziurtagiri akademiko ofiziala aurkeztu beharko dute, orain arte lortutako batez besteko nota jasotzen duena, 0-10 eskalan jarrita.

Atzerriko ikastegietan ikasketak egin dituzten UPV/EHUtik kanpoko ikasleek, ziurtagiri akademiko ofizialaz gain, Espainiako zer tituluarekin homologatu den aurkeztutako titulua (akreditazio hau Hezkuntza Ministeritzak ematen du) aurkeztu behar dute. Horrekin batera, esteka honen bidez lortu daitekeen "Batez besteko notaren baliokidetasun-aitorpena" ere aurkeztu behar dute. Titulua homologatuta ez badago, kontsultatu esteka honetan aurkeztu behar den dokumentazioa.

  • Atzerriko hizkuntza: B1 mailaren baliokidea den titulua. Atzerriko hizkuntzen ziurtagiri hauek bakarrik onartuko dira: ACLES TAULA eta CRUE Hizkuntza-Mahaiak. EHUko irakasleei ingelesez irakasteko eskatzen zaien TOPTULTE proba gaindituta izatea ere onartuko da.
  • ​​​​​​Euskara: B2 mailaren baliokidea den titulua.
  • % 33ko edo gehiagoko desgaitasun-maila egiaztatzen duen dokumentazioa, agintaritza eskudunak emana (nahitaezkoa desgaitasunen bat duten pertsonen kupoan onartua izateko aukera izan nahi bada).
  • Informazio gehiago:
    • Kontsultatu hemen "2025/2026 ikasturteko masterren izen ematea, onarpena eta plaza erreserba egiteko egutegia".
    • Zalantzak badituzu, Ohiko Galderak ikusi.