plan estrategikoa 2022-2025 V.ardatza gobernantza eta baliabideak

V. Ardatza - Gobernantza eta Baliabideak

1. helburua

Unibertsitateko kideen erantzunkidetasuna, baterako partaidetza eta inplikazioa sustatzea, UPV/EHUren erabakiak hartzean eta haren jarduerak garatzean; bereziki, gazteenen artean.

Ekintzak

1.1. Ikasleen II. Partaidetza Plana egitea, eta araudia erreformatzea, kolektibo horren partaidetza eta harekiko komunikazioa errazteko.

1.2. Hainbat gairi buruzko lan taldeak eratzea, eta horietan ikasleek, AZPko langileek eta irakasle-ikertzaileek parte hartzea.

1.3. Partaidetza protokoloa erabiltzea, arauak egiteko prozeduran.

 

2. helburua

Azpiegitura egokiak sustatzea campus adeitsuagoak sortzeko eta unibertsitate bizitza indartzeko.

Ekintzak

2.1. Urte anitzeko azpiegituren plan bat egitea, transferentzia, eztabaida, kultura eta dibulgazioa bultzatzeko espazioak izango dituena eta gehiago irekitzeko aukera emango diena gizarteari eta unibertsitateko kideei. Plan horretan, instalazioetan erabiltzaileen segurtasunerako neurriak ezarriko dira, eta irisgarritasuna eta mugikortasuna hobetzeko neurriak bultzatuko dira, baita plaza berriak ere unibertsitate egoitzetan.

2.3. Garraio publikoa edo autoaz bestelako garraiobideak erabiltzeko mugikortasun jasangarriko planak onartzea, beste erakunde publiko batzuen lankidetzaz. Campusetarako sarbidea eta campusen arteko garraioa erraztuko duten neurriak hartzea.

2.4. Ikasketak, bizitza pertsonala eta lana kontziliatzeko lagungarriak izango diren kultura eta kirol jarduera erakargarrien eskaintza bat osatzea, gizarte eragileen eta erakunde publikoen lankidetzaz.

2.5. Ingurumen eta osasunaren arloko lehen kudeaketa plana garatzea, trantsizio energetiko-klimatikoaren testuinguru berrira egokituta.

 

3. helburua

Bi norabideko komunikazio enpatiko bat sustatzea unibertsitateko kargudunen eta unibertsitateko kideen artean.

Ekintzak

3.1. Errektore taldeko pertsonek bilerak egitea bestelako gobernu organo eta/edo kolektiboetako ordezkariekin (ikastegiak, sailak, katedrak, ikerketa institutuak, ikasleen kontseilua…), arazoak hautemateko eta horiek konpontzeko edo arintzeko neurriak aurreikusteko. Bilera horiek egingo dira; batez ere, azken urteotan berrantolatu diren organoekin.

3.2. Intranet korporatibo bat garatzeko plan bat egitea. Intranet horrek beharrezkoak diren kanalak eta tresnak izango ditu, irakasle-ikertzaileen, AZPko langileen, ikasleen eta unibertsitateko beste kolektibo batzuen arteko lankidetza eta barne komunikazio bertikala eta horizontala sustatzeko.

3.3. Aurkakotasunik gabeko gatazka konpontzeko metodoetan sakontzea, aldezlearen lankidetzaz, unibertsitate bizikidetzako Legearen irizpideei jarraituz.

3.4. UPV/EHUren kode etikoa egitea eta onartzea.

 

4. helburua

Oreka bat sortzea prozesuen gardentasunaren eta haien burokraziaren artean, eta baliabideen eta informazio kudeaketaren eraginkortasuna hobetzea, eraldaketa digitalak ematen dituen aukerak aprobetxatuta.

Ekintzak

4.1. Datuen unitate bat sortzea, horien komunikazioa eta publizitatea erraztuko duena.

4.2. Kudeaketa aplikazioak erabiltzailearen ikuspegitik konfiguratzea.

4.3. Kide anitzeko organoen akordioak webgunean argitaratzea, gobernu onaren tresnen erabilera areagotzea, eta unibertsitateko funtzionamendu organiko eta funtzionalaren berri ematea, gai bakoitzerako kontaktuko kudeaketa unitateak eta/edo pertsonak zein diren adierazita.

 

5. helburua

Gizarte erronkei eta GJHei erantzungo dieten proiektuak aurkeztea, Next Generation (NGEU) Funtsen deialdia erabilita, besteak beste.

Ekintzak

5.1. Funts horien bidez hauta daitezkeen proiektuen katalogo bat egitea, unibertsitatearen eta gizartearen arteko harremana irekiagoa izan dadin.

5.2. Beste erakunde eta enpresa batzuekiko aliantzak ezartzea, UPV/EHUk NGEU ekimenaren esparruan abian jarriko diren proiektu estrategikoetan parte hartzeko aukera izan dezan.

 

6. helburua

Proiektu estrategikoak oztopatu ditzaketen hesi normatiboak eta karga administratiboak ezabatzea, interes publiko baten edo unibertsitatearen ikuspegitik beharrezkoak ez badira, eraginpeko edo inplikatutako organo, zerbitzu eta agenteen partaidetzarekin.

Ekintzak

6.1. Ikasleek, AZPko langileek, irakasle-ikertzaileek eta errektorego zerbitzuetan lan egiten duten pertsonek osatutako lan taldeak eratzea, hainbat arlotako araudiak eta prozedurak aztertu eta horien inguruan gomendioak eman ditzaten, erregulazio onaren printzipioekin bat eginez, eta nazioartekotze ekimenei erantzun hobea eman diezaieten.

6.2. Erabiltzaileentzat adeitsua izango den administrazio elektroniko bat garatzea, “leihatila bakarraren” ikuspegia eta unibertsitateko prozeduren katalogoa aintzat hartuta.

6.3. Arau juridikoen onarpen edo aldaketen eraginpean dauden unibertsitateko zerbitzu/ikastegi/unitate guztiei horien berri ematea eta, hala behar bada, horien inguruan prestatzea, gure unibertsitatean nola aplikatzen diren azpimarratuz.

 

7. helburua

Finantzaketa publikoa eta pribatua hobetzea, gure unibertsitatearen zerbitzu publikoaren helburua aintzat hartuta.

Ekintzak

7.1. Eusko Jaurlaritzarekin partekatutako estrategia bat lantzea, unibertsitate publikoaren eginkizunarekin koherentea izango den unibertsitate plan berri bat garatzeko.

7.2. Erabaki estrategikoak hartzen lagunduko duen kontabilitate analitikoa ezartzea.

7.3. Unibertsitatearen barne eta kanpo emaitzen eta inpaktu ekonomiko eta sozialaren ikusgarritasuna hobetzea, kanpoko finantzaketa areagotzeko, beste erakunde publiko edo pribatu batzuekin egindako hitzarmen edo kontratuen bidez.

7.4. Mezenasgo programa bat egitea.

7.5. Aldizkako komunikazio bat ezartzea ekonomia eta gizarte erakunde eta.

 

8. helburua

Genero berdintasuna indartzea unibertsitate lidergoan.

Ekintzak

8.1. AKADEMEren programa baliokide bat ezartzea AZPko langileentzat.

8.2. IV. Berdintasun Plana egitea, eta horren ardatzak izatea, besteak beste: gobernu organoetan eta AZPko langileen eta irakasle-ikertzaileen lanpostu kualifikatuetan gizonen eta emakumeen presentzia orekatua erraztuko duten jarduerak ezartzea, emakumeen artean STEM bokazioak bultzatzea, eta ikasleei eta langileei prestakuntza ematea genero rolen deseraikuntzari, sexu dibertsitateari eta genero indarkerien aurkako UPV/EHUko protokoloari buruz.

8.3. Genero berdintasuna eta sexu dibertsitatea aldarrikatzen dituzten nazioarteko egunak ospatzea, lidergo femeninoaren unibertsitateko erreferenteak nabarmenduz.

 

GOBERNANTZA ETA BALIABIDEEN ARDATZAREN ADIERAZLEAK

  • Gobernu organoetan ikasleen ordezkaritza postuen okupazioaren %, eta ikasleen partaidetzaren % hauteskundeetan.
  • Eskainitako jardueren kopurua (kulturalak, kirolekoak, dibulgaziokoak…) eta parte hartzaileen kopurua.
  • Errektoretza taldearen eta Gobernu organo eta/edo kolektiboekin artean egindako bilera kopurua.
  • UPV/EHUko langileen eta ikasleen gogobetetze inkestaren emaitzak.
  • Erabiltzaileek igarotako denbora murrizten duten aplikazio eguneratuen kopurua.
  • Gobernu onaren prozedurak zenbat aldiz erabili diren.
  • NGEU funtsen bidez finantzatutako proiektuetan lortutako finantzaketa (€).
  • Leihatila bakarrean sartutako prozeduren kopurua.
  • Hitzarmen eta/edo kontratuen bidez lortutako sarrerak (€).
  • Lidergo postuetan dauden emakumeen % (ikertaldeetako ikertzaile liderrak, emakume katedradunak edo osoak, AZPko emakumeak A1 taldean).
  • Emakumeen % gobernu organoetan (errektoretza taldea, ikastegietako zuzendaritza taldeak, sailetako zuzendariak, gobernu kontseilua, klaustroa eta ikastegiko batzarrak).