Ion Andoni del Amo Castro

  • Hezkuntzaren Teoria eta Historia Saila
    Bilboko Hezkuntza Fakultatea (Bizkaiko Campusa, Leioa)

  • Posta elektronikoa: ionandoni.delamo@ehu.eus

  • Web helbidea:

Gaur egun:

Gizarte Komunikazioan doktorea (UPV/EHU, 2014) eta Ikerketa Ereduak eta Arloak Gizarte Zientzietan Masterra (UPV/EHU, 2011). Telekomunikazioko ingeniaria (UPV/EHU, 1998) eta soziologoa (UNED, 2009). UPV/EHUko irakaslea izan da, eta gaur egun IkasGura ikerketa taldeko kidea eta Hezkuntzaren Teoria eta Historia Saileko ikerlaria da. Ikertzaile bisitaria izan da Madrilgo Unibertsitate Autonomoan, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, Oporto Unibertsitatean, Merrimack Collegen eta Harvard Unibertsitatean.

"Party & Borroka: Jóvenes, músicas y conflictos en Euskal Herria" (Txalaparta, 2016) liburuaren egilea da, eta baita beste 15 lanena ere, komunikazio, kultura, gazteria, teknologia berrien eta mugimendu sozialen eremuetan. Bi ikerketa proiektuetan parte hartzen du, mugimendu sozialetan solidaritate eta hiritartasun forma berriak aztertzen dituztenak.