1. BIDAIA EGIN AURRETIK (Irten aurreko fasea)
Akademikoa eta administratiboa
- ☐ Jatorrizko unibertsitatearen onarpena
- ☐ Eskaintza akademikoa eta aurretiazko eskakizunak berrikustea
- ☐ EHUko eskabidea betetzea
- ☐ Ikasketa akordioa prestatu eta sinatzea (mugikortasunaren aurretik)
- ☐ Desgaitasunaren / hezkuntza premien kasuan, berri ematea zure jatorrizko unibertsitateari eta EHUri
Legala eta dokumentazioa
- ☐ Pasaporte / NAN balioduna
- ☐ Bisa / ikasketak egiteko egonaldi baimena eskatzea (beharrezkoa bada)
- ☐ Osasun, bidaia eta erantzukizun zibileko asegurua kontratatu edo eskuratzea (Europako osasun txartela eta IBILI EHU)
Gai praktikoak
- ☐ Ostatu aukerei buruzko informazioa lortzea
- ☐ Ostatu iraunkorra eskatzea
- ☐ Helmugan bilatuko baduzu ostatua, aldi baterako ostatua erreserbatzea
- ☐ Bidaiaren erreserba egitea (iritsiera data ofizialetan)
Finantzen prestaketa
- ☐ Finantzak eta finantzaketa planifikatzea (Erasmus+ beka edo beste batzuk)
- ☐ Aurrekontua prestatzea
- ☐ Atzerriko banku aukerak aztertzea (beharrezkoa bada)
Integrazioa eta beste batzuk
2. IRITSIERA (Lehenengo egunak / orientazioa)
Unibertsitateko erregistroa eta egokitzapena
- ☐ Ongietorri ekitaldietara bertaratzea (IWC eta fakultateak
- ☐ IWC bisitatzea orientazio orokorrerako
- ☐ Wifia aktibatzea Eduroam bidez edo aldi baterako wifia eskuratzea (IWCn galdetu) LDAP lortu arte
- ☐ Zure fakultateko mugikortasuneko koordinatzailea ezagutzea
- ☐ Zure koordinatzaileak sinatutako iritsiera ziurtagiria eskuratzea (beharrezkoa bada)
- ☐ Unibertsitateko matrikula egitea eta LDAP lortzea
- ☐ Ikasle kontua eta helbide elektronikoa aktibatzea (LDAP bidez)
- ☐ Fakultatean ikasle txartela eskuratzea
- ☐ Premia berezien kasuan, egokitzapenak baieztatzea “EHUko zerbitzuarekin” edo IWCrekin
Ostatua
- ☐ Ostatura lekualdatzea
- ☐ Bizilekuko kontratua sinatzea
- ☐ Arazoen berri ematea
Administrazio izapideak
- ☐ Udalean / migrazio agintaritzen aurrean erregistroa egitea (beharrezkoa bada)
- ☐ Lan egiteko edo agintaritza ofizialetan hitzorduak eskatzeko, FNMT ziurtagiria eskuratzea
- ☐ Lan egiteko edo praktikak gauzatzeko, Gizarte Segurantzako zenbakia eskuratzea
- ☐ Banku kontua irekitzea (beharrezkoa bada)
- ☐ SIM txartela eta Interneterako sarbidea lortzea (beharrezkoa bada)
- ☐ Garraioan deskontua izateko txartela eskuratzea
- ☐ Bizikleta publikoak erabiltzeko zerbitzua erabiltzeko aukera lortzea
- ☐ Prozedura argitzea osasun arazoak daudenean
Integrazioa
- ☐ Zure buddya ezagutzea (tokiko ikaslea)
- ☐ ESNrekin / ikasle antolakundeekin bat egitea
- ☐ IWCk eta beste batzuek antolatutako jarduera sozialetara bertaratzea
- ☐ Kirol eta kultura jardueretan izena ematea
- ☐ Hizkuntza trukea egitea TANDEM bidez
3. EGONALDIAN
Kudeaketa akademikoa
- ☐ Ikasgaietako inskripzioa gauzatzea
- ☐ Ikasketa akordioa bidaltzea (aldaketak mugikortasunean zehar)
- ☐ Eskoletara eta azterketetara joatea
- ☐ Aurrerapen akademikoa gainbegiratzea
Erantzukizun administratiboak
- ☐ Bizileku baimena legearen barruan mantentzea
- ☐ Asegurua aktibo mantentzea
- ☐ Harremanetarako datuak eguneratzea
Ikasle bizitza eta ongizatea
- ☐ Jarduera kulturaletan/sozialetan parte hartzea
- ☐ Ikasleei laguntzeko zerbitzuetara jotzea
- ☐ Osasun mentaleko laguntza zerbitzura jotzea (beharrezkoa bada)
- ☐ Lanaren eta bizitza pertsonalaren arteko oreka mantentzea
Mugikortasunaren jarraipena
- ☐ Dokumentu guztien kopiak gordetzea
- ☐ Eskatutako kredituak berrikustea (ECTSak)
- ☐ Jatorrizko unibertsitatearekin kontaktua mantentzea
4. JOAN AURRETIK (Trukearen amaiera)
Itxiera akademikoa
- ☐ Bermatzea azterketa / zeregin guztiak amaitu direla
- ☐ Noten ziurtagiria eskuratzea
- ☐ Ikasketa akordioa osatzea (mugikortasunaren ostean)
- ☐ Bertaratze ziurtagiria eskatzea (beharrezkoa bada)
- ☐ Agur ekitaldira bertaratzea
Itxiera praktikoa
- ☐ Bizilekuko kontratua amaitzea
- ☐ Bizilekua garbitzea
- ☐ Giltzak itzultzea
- ☐ Gordailua berreskuratzea
Itxiera administratiboa
- ☐ Banku kontua ixtea (ireki bazenuen)
- ☐ Tokiko kontratuak baliogabetzea (telefonoa, garraioa, eta abar)
- ☐ Tokiko agintaritzen (Udala) / migrazio agintaritzen aurrean baja ematea (beharrezkoa bada)
Itzuli ondoko betebeharrak
- ☐ Erasmus+ txostena bidaltzea (EBren galtetegia), beharrezkoa bada
- ☐ Jatorrizko unibertsitatean dokumentuak aurkeztea
- ☐ Kredituak aitortzeko prozesua betetzea
- ☐ EHUko komunitateko kide izaten jarraitzea