Master Egunak
Master bat egiteko asmoa duzu eta gure Fakultatean dugun eskaintza zabala ezagutu nahi duzu? Master Egunetan parte hartzera animatzen zaitugu
ZER da Master egunak?
Bi eguneko jardunaldiak dira, eta UPV/EHUn eskaintzen diren 100 unibertsitate-master eta 30 master propio baino gehiago aurkezten dira bertan.
NOIZ ospatzen da?
Gure fakultatean emango diren masterren aurkezpenak martxoaren 24an izango dira, Leioako Gradu Aretoan, 11:20tik 14:00etara. Xehetasun gehiago nahi izanez gero, ikusi aurkezpen ordutegiak.
NON egingo da?
Aurten oso erraza duzu parte hartzeko. Aurkezpenaren formatua duala izango da. Fakultateko Gradu Aretora bertaratu zaitezke (gehienezko edukiera: 100 pertsona, iritsiera-ordenaren arabera beteko dena) edo, nahiago baduzu, webex bidez jarrai diezagukezu.
Parte hartu! eta zure zalantzak argituko dituzu!