Alaitz Santos

Alaitz Santos

(Hezkuntza Zientzien Saila)

Posta elektronikoa

Biografia

Alaitz Santosek irakasle agregatu gisa lan egiten du UPV/EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean, Hezkuntza Zientzien Sailean. Bertan, graduan (Pedagogia eta Gizarte Hezkuntza) nahiz masterrean irakasten du. Ikerketako seiurteko bat eta bosturteko bat aitortuta ditu, eta 2021-22 ikasturtean DOCENTIAZ deialdian parte hartu zuen eta puntuazio altuena lortu zuen, 100 puntu. Pedagogia graduko 4. moduluaren koordinatzailea da, eta Hezkuntza: hizkuntza, eskola eta gizartea doktorego-programako batzorde akademikoko kide da. 30 master eta gradu tesi baino gehiago zuzendu ditu, bi doktorego tesi eta gaur egun eleaniztasunaren arloko bi doktorego tesi zuzentzen ditu. Alaitz Santos DREAM (Donostia Research on Education and Multilingualism) ikerketa-taldeko kidea da eta Ikerketa Pedagogikoko Unibertsitate arteko Elkarteko (AIDIPE) kidea. EMME Masterraren arduraduna ere izan da zortzi urtez.