Eider Saragueta (Hezkuntza Zientzien Saila) Posta elektronikoa eider.saragueta@ehu.eus Biografia Biografia Eider Saragueta Garrido, Lehen Hezkuntzako irakasle ikasketak egindakoa da, Gizarte eta Kultur Antropologian lizentziaduna eta Eleaniztasuna eta Hezkuntza Nazioarteko Unibertsitate Masterra (EMME) egindakoa Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). 2019ko udan “Translanguaging hezkuntza-eleaniztunean. Ikerketa etnografiko bat” izeneko tesia aurkeztu zuen Jasone Cenoz katedradunak zuzenduta. Bere ikerketa ildo nagusiak: Lehen Hezkuntzako ikasleen euskararen erabilera, horien identitatea eta gela barruan gertatzen den translanguaging-a aztertzea. Hori guztia, gela barneko etnografiaren ikuspegitik.