Eusko Jaurlaritzako ikerketa-talde kontsolidatua: DREAM (IT1225-19)
Ikertzaile nagusia:
Durk Gorter
Ikertzaileak:
DREAM ikertaldeko kideak
Denboraldia:
2019-tik 2021 arte
Deskribapena:
UPV/EHUko Donostia Research on Education and Multilingualism (DREAM) A motako ikertaldea da, Eusko Jaurlaritzak ezarritako kategoria gorenekoa.
Ikertaldeak hezkuntzaren esparruan eleaniztasunarekin zerikusia duten hainbat alderdi ikertzen ditu. Eskolako curriculumaren barruan nahiz familian erabiltzen diren hizkuntzen gaineko hizkuntza- eta komunikazio-gaitasunak aztertzea du xede.
Nazioartean presentzia handikoa da, eta Oihana Leonetek (UPV/EHU) zuzentzen du. Ikertaldeak eleaniztasuna hezkuntza ikuspegitik aztertzen du, eskolekin elkarlanean.
Taldearen izaera erabat diziplinartekoa da, besteak beste ikerketa-lerro hauek lantzen ditu:
- Gaitasun eleaniztuna hezkuntzan
- Eleaniztasuna eta garapen akademikoa
- Hizkuntza-paisaia eta eleaniztasuna eskolan