Karin van der Worp

Karin van der Worp

(Hezkuntza Zientzien Saila)

Posta elektronikoa

Biografia

Karin van der Worp-ek Hezkuntzan Doktoretza titulu du (UPV/EHU, Euskal Herrian) eta baita Gaztelaniaren Hizkuntza eta Kultura Irakaskuntzan Masterra (Groningengo Unibertsitatea, Herbehereetan), Linguistika Aplikatuan Masterra (Groningengo Unibertsitatea), Hizkuntza eta Kultura Erromanikoetan Gradua (Groningengo Unibertsitatea) eta Pedagogian Gradua (UPV/EHU) ere.

Irakasle Agregatua da Euskal Herriko Unibertsitatean, Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean, Hezkuntza Zientziak Sailan, hain zuzen ere. Bertan, hezkuntza ikerketarekin lotutako eskolak ematen ditu Pedagogia eta Gizarte Hezkuntza Graduetan, eta baita Bigarren Hezkuntzako Masterrean ere.

Karin van der Worp DREAM ikerketa taldearen kidea da eta bere ikerketa interesak dira, besteak beste, eleaniztasuna enpresetan zein hezkuntzan eta gutxiengo hizkuntzak. Bere lana nazioarteko hitzaldietan zein hitzaldi nazionaletan aurkeztu du, eta hainbat artikulu argitaratu ditu nazioarteko aldizkari akademikoetan.