Hizkuntza gutxituak eta eleaniztasuna Europako eskoletan: praktikak, erronkak eta etorkizuneko aukerak nazioarteko konferentzia

Hizkuntza gutxituak eta eleaniztasuna Europako eskoletan: praktikak, erronkak eta etorkizuneko aukerak nazioarteko konferentzia

Lehenengo argitaratze data: 2026/03/20

Hizkuntza gutxituak eta eleaniztasuna Europako eskoletan: praktikak, erronkak eta etorkizuneko aukerak izena duen nazioarteko konferentzia 2026ko uztailaren 9an Donostian egingo dugu. Deialdiaren (CfP) informazio osoa hemen aurkitu dezakezue.

Konferentzia honen helburua Europako eskoletan hizkuntza gutxituen egoera aztertzea da. Konferentziak ekarpen akademiko teoriko zein enpirikoak onartzen ditu, hizkuntza gutxituen analisia ardatz hartuta, hezkuntza eleaniztuneko esperientziak kontutan hartuta. Konferentziak Jasone Cenoz eta Durk Gorter ikertzaileen hitzaldi nagusiak izango ditu, haien ekarpenak eragin nabarmena izan dutelarik arlo honetako garapenean.

Egokia ikusten baduzue, informazio hau zuen sare zabalagoetan partekatu dezakezue, beste lankide batzuentzat interesgarria izan daitekeelakoan.

Bestalde, hurrengo egunean, 2026ko uztailaren 10ean, Fostering Dialogue and Collaboration among Minority Language Educators: Basque, Occitan and Irish within our Teacher Academies izeneko Udako Ikastaro bat ere antolatzen ari gara; informazio gehiago laster zabalduko dugu.

Donostian zuen zain izango gara.

Eleaniztasuna eta Hizkuntza-gaitasun akademikoa Derrigorrezko Hezkuntzan jardunaldia

Eleaniztasuna eta Hizkuntza-gaitasun akademikoa Derrigorrezko Hezkuntzan sinposioa

Lehenengo argitaratze data: 2023/02/01

2023ko otsailaren 23an Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia (HEFA-I) fakultateko Areto Nagusian antolatu dugun "Eleaniztasuna eta Hizkuntza-gaitasun akademikoa Derrigorrezko Hezkuntzan" sinposiora gonbidatu nahi zaituztegu.

EGITARAUA:

9:00-9:30 Harrera

9:30-10:00 Beñat Amenabar Perurena (HEFAko Dekanoa) eta Beronika Azpillaga (Gipuzkoako Campus Errektoreordetza-taldea)

10:00-10:50 Jasone Cenoz (DREAM ikertalde-buru ohia eta UPV/EHUko katedradun ohia) Eleaniztasuna eta Hizkuntza-gaitasun akademikoa

10:50-11:40 Oihana Leonet (DREAM ikerketalde burua) Translanguaging pedagogikoa curriculumean: esperientzia eta emaitzak

11:40-12:10 Atsedenaldia

12:10-13:00 Joseba Ibarretxe Fernandez de Larrinoa eta Birginia Pozo Gonzalez (Berritzegune Nagusia) Hizkuntzen garapena curriculum berrian

13:00-14:00 Hizlariekin mahaingurua

14:00 Itxiera

Izen ematea doan otsailaren 20a baina lehen, hemen: https://forms.gle/C6CzK88QCbUkmV5s8

Ikuspegi Eleanitza Hezkuntzan/ Focus on Multilingualism in Education 2019

Sinposioa

Ikuspegi Eleanitza Hezkuntzan/ Focus on Multilingualism in Education 2019.

Noiz eta non

2019/12/05, 00:00 - 00:00

Deskribapena

2019ko abenduaren 5ean Donostiako Carlos Santamaria zentroan Ikuspegi Eleanitza Hezkuntzan sinposio irekia antolatu zuen UPV/EHU-ko DREAM ikertaldeak Ministerio de Economía y Competitividad-ekin elkarlanean.

DISM 2016

Sinposioa

DISM 2016

Noiz eta non

2016/03/02, 00:00 - 00:00

DISM 2016

Deskribapena

Sinposio honetan ikerlari gazteek eleaniztasunari hainbat ertzetatik helduko diote: kognitibotik, linguistikotik, soziolinguistikotik edota hezkuntzatik. UPV/EHU-ko Donostia Research of Education and Multilingualism (DREAM) ikertaldeak Hezkuntzako Ikerkuntza eta Diagnosi Metodoak Sailarekin elkarlanean antolatua.

DISM 2016 AILA Research Network on Multilingualism and the International Association of Multilingualism ikerketa sarearen baitan antolatutako ekintza bat da