Zahartze Aktiboaren Indizea

Zahartze Aktiboaren Indizea (AAI ingelesez), herri ezberdinetan adineko pertsonek zahartze aktibo eta osasungarri izateko duten potentziala konparatzen duen  neurketa  tresna da. Indize horrek adineko pertsonen bizitza independente maila, ekintza sozialetan eta ordaindutako lanetan duten parte hartzea eta aktiboki zahartzeko ahalmena neurtzen ditu.   Lau dimentsiotan biltzen diren 22 adierazlez osatuta dago: bizitza independiente eta ziurra, lana, parte-hartze soziala, eta zahartze osasungarria izateko  ahalmena.

Bizkaiko Foru Aldundia, Autonomia Pertsonala Sustatzeko eta Menpekotasunaren Arretarako Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, zahartze aktiboa sustatzeko asmoz, europear estrategian integratu da, AAI-ren bitartez egoeraren neurketaren aldeko apostua eginez. 2014tik, Osasunaren Gizarte Baldintzaitzaile eta Aldaketa Demografikoari buruzko lkerketa Taldeak – OPIK, Bizkaiko Lurralde Historikorako indizearen kalkulu eta analisi konparatua burutu du, Europear Batasuneko herrialdeekin alderatuta. Bizkaiko adineko pertsonen egoeraren diagnostikoa lortuz eta zahartze aktiboaren garapenean balizko ahuleziak identifikatuz.

Bizkian AAIren neurketa eta analisia bi urtean behin egiten da eta jadanik hiru edizio egin dira: 2014an, 2016an eta 2018an.

Hona hemen proiektuaren zenbait argitalpen:

Gainera, online tresna disenatu dugu datuak ikusarazteko erraz eta dinamikoki. Sartzeko, sakatu hemen.