Rosa_investigacion

Enantiopuruak diren molekula kiralak funtsezkoak dira botika berrien, material aurreratuen eta sortzen ari diren teknologien garapenerako; hala ere, haien sintesi selektiboa kimika modernoaren erronka nagusietako bat izaten jarraitzen du. Gure taldeak katalisi asimetrikoko prozesu jasangarriak diseinatzen ditu, katalisi metalikoa, organokatalisia eta biokatalisia konbinatuz, kasu bakoitzean estrategiarik eraginkorrena hautatuta. Ikerketa esperimental hauek kimika konputazionalarekin osatzen ditugu, erreaktibitatea ulertzeko, erreakzio-mekanismoak argitzeko eta seklektibotasunaren jatorria azaltzeko. Azkenaldian, gure ikerketa gutxi aztertutako baina potentzial handiko kiralitate mota batean zentratu da: kiralitate planarra. Mota honetako asimetria, murrizketa konformazionalak dituzten sistema zurrunetan agertzen dena, espazio kimikoko eremu berriak irekitzen ditu eta propietate bereziak dituzten molekulak eskuratzea ahalbidetzen du; aplikazio itxaropentsuak ditu botiken diseinuan, material aurreratuetan eta gailu optikoetan.