Aurkezpena

Katalisi jasangarria: Metodoak eta Konputazionala unitatea, UPV-EHU-ko Kimika Organiko I departamentuan kokatzen da, eta ondorengo ikertzailez osaturik dago: Prof. Jesús M. Aizpurua, Prof. Enrique Gómez-Bengoa eta Dr. Arkaitz Correa. Talde honek ikerkuntza basikoa eta aplikatua garatzen du, bere inguruko eta Donostialdeko ikerketa zentro batzuen kolaborazioarekin, Biodonostia, Tecnalia eta IK4 barne direlarik. Bere ikerkuntza ardatz nagusiak hauexek dira:

 

  • "Click" erreakzioen eta beren aplikazioen garapena
  • Peptidomimetikoen eta molekula bioaktibo berrien sintesia eta analisia
  • C–H loturen aktibaziorako metodo katalitiko berrien garapena
  • Erreakzio organometalikoen eta organokatalitikoen mekanismoen ikerketa konputazionalak