Vacancies

Lan egiteko aukerak

Irudia

Ikerketa-taldeko kide izan nahi baduzu, jarri nirekin harremanetan Joxe Mari Korta eraikinean edo e-mail bidez (arkaitz.correa@ehu.eus), eta zure ikertzaile-profilaren arabera, aukera ezberdinak aztertuko ditugu:

1) Gradu Amaierako Lana (GRAL) ikasleak nahitaez egin beharrekoa da eta 18 kreditu ditu. GRAL gauzatzeko, ikasleek, banaka, proiektu bat egin behar dute, zuzendari baten gidaritzapean, eta bertan graduko ikasketa aldian jasotako prestakuntza gaiak eta lortu dituzten ahalmen, gaitasun eta trebetasunak bildu eta garatuko dira. GrAL WEB

2) Gradua amaitu baduzu eta Kimika Organikoko ikerketak nola funtzionatzen duen ikasi nahi baduzu, Masterra egin dezakezu. Kimika Sintetiko eta Industrialeko Masterraren ikasketa-planaren arabera, ikerketa-proiektu labur bat egin behar da dagokion graduondoko titulua eskuratzeko. Masterra WEB

3) Masterra amaitzen ari bazara, eta Kimika Organometalikoa esparruan doktoretza-tesi bat egiteko interesa baduzu, jarri nirekin harremanetan. Doktoretza-Tesia gutxi gorabehera 3-4 urte irauten duen ikerketa-proiektu bat da, eta hura amaitzean Kimikako Doktore gradua lortzen da. Ikasketa-aldi hori finantziatzeko eskura daitezkeen doktoratu aurreko bekak lortzeko aukera guztiak aztertuko genituzke (Eusko Jaurlaritzakoak, EHUkoak…). Doktoregoa WEB

4) Tesia bukatu ondoren, Doktoratu ondoko laguntzak eskatu ditzakezue gure laborategian lan egiteko. Bekak