i3Laborategia Hezkuntza Berrikuntzarako proiektuen alderdi etikoak

Alderdi etikoak HBP/PIE I3lab proiektuetan

Dokumentu honen bitartez, i3 Laborategia Hezkuntza Berrikuntzarako proiektuen (i3HBP) alderdi etikoari buruzko argibideak eskaini nahi dizkiegu irakasle-ikertzaileei (IRI).

Hezkuntza berrikuntzarako jarduera batek, printzipioz, ez du Etika Batzordearen ebaluaziorik edo txosten positiborik behar. Dena den, oso ohikoa izaten da irakasleak berrikuntza proiektuaren baitan lortu dituen ezagutzak eta onurak beste irakasle batzuekin publikoki partekatu nahi izatea aldizkarietan publikatuz edo/eta kongresuetara joanez. 

Kasu honetan, irakaslanean lortutako ikasleei buruzko datuak ikerketarako erabiliko dira, ezagutarazi edo argitaratu egin nahi baitira. Horretarako, irakasleak ikasleen baimena lortu behar du haien datuak ikerketan erabiltzeko. 

Hezkuntza Berrikuntza proiektuetan, beraz, ikasleen datuen borondatezkotasuna, pribatutasuna eta konfidentzialtasuna bermatu behar ditugu. Horretarako, Ziurtagiri Etikoa eskatu eta lortu behar dugu. 

Atal honetan aurkituko dituzue Ziurtagiri Etikoa lortzeko eman beharreko pausuak.