IKD JENDARTEA 2014

IKD JENDARTEA 2014: " Titulazioen akreditazioa eta haien etorkizuna"

Irudia

 

Kudeaketa Aurretatuaren XX. Europar Astea dela eta, azaroaren 11an,  UPV/EHUko Gradu Ikasketen eta Berrikuntzaren arloko Errektoreordetzak IKD-Jendartea 2014 "Titulazioen akreditazioa eta haien etorkizuna" antolatuko du. 

 

 

 

Programa


16:30 - 16:35 - Ongi etorria emango zaie ekitaldian parte hartuko dutenei.

16:35 - 16:45 - Eztabaida formatu bidezko ekitaldiaren ezaugarriak txostengileei aurkeztu eta titulazioen (graduak, masterrak eta doktoregoak), ikastegien eta irakasleen akreditazioekin lotutako hainbat galderari erantzungo zaie.
Moderatzailea:  Alfonso Davalillo, UPV/EHUren Kalitate eta Ebaluazio Instituzionaleko Zerbitzuko zuzendaria.

16:45 - 17:00 - Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren ikuspegia. Itziar Alkorta, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea.

17:00 – 17:15 - UNIBASQ –  Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziaren ikuspegia. Juan Andrés Legarreta, UNIBASQeko zuzendaria

17:15 – 17:30 Unibertsitatearen ikuspegia. Amaya Zárraga, UPV/EHUko Gradu Ikasketen eta Berrikuntzaren arloko errektoreordea.

17:30 – 18:00 - Eztabaida txostengileen artean, eta entzuleekin ere bai.

18:00 – 18:30 - Unibertsitateak datozen urteotan bere gain hartu beharko lituzkeen erronkak.

18:30 – 19:00 - Unibertsitateko irakasleen irakaslana ebaluatzen duen DOCENTIAZ programaren 4. deialdian bikain balorazioa lortu duten UPV/EHUko irakasleei aitorpena egin.

 

Data eta Lekua:

2014ko azaroaren 11an, Bizkaia Aretoko Baroja Auditorian, Bilbon, Abandoibarra Etorbidea 3

 

Izen-ematea:

Izena eman Sorkunde Bilbaori: sorkunde.bilbao@ehu.es  / 94 601 22 48