IKD i321-17

Kimika Jasangarria Gradu Amaierako Lanetan

IKD i321-17

Partaideak

Idoia Ruiz de Larramendi Villanueva (Koordinatzailea) idoia.ruizdelarramendi@ehu.eus

 

Kimika jasangarriaren funtsa ingurumen-inpaktua murriztu eta produktu kimikoen ekoizpenerako baliabide naturalen erabilera hobetzean datza, gizakion oinarrizko beharrizanak bete eta gizabanakoaren erosotasunean eragina dutenak hobetzeko asmoz. Kimika jasangarriak ingurugiroa zaintzen duten produktu kimiko eraginkor eta seguruen diseinua, ekoizpena eta erabilera hartzen ditu bere baitan, beti ere kimika berdearen printzipioak jarraituz.

Proiektu honen helburua irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren hobekuntza da, kimika jasangarrian oinarritutako GrALen inplementazioaren bidez. Ikaslegoa zein parte hartzen duten irakasleak kontzientziatzea bilatzen da, gaur egungo bizimoduaren beharrizanak asebetetzeko gai garela ulertuz, etorkizuneko belaunaldiak konprometitu gabe. Egresatuak gizartera hainbat gaitasun eta trebetasun ezberdinekin heltzea bilatzen dugu, era jasangarrian eta arduratsuan jokatzeko gai izan daitezen eta produktu kimikoen zentzuzko erabilera barneratu dezaten, beraien erabilpen eta kudeaketari lotutako arriskuak ulertzeaz gain; hau guztia gizakiaren eta ingurumenaren segurtasuna bermatzeko asmoz. Helburu handinahia da eta berau lortzeko beharrezkoa da prozesu jarraitu batean zehar ikasleen pentsamendu kritikoa garatzea, jakitun izan daitezen edozein ekintzak dakarren ondorioaz eta beronen garrantziaz.

Era berean, proiektu honek parte hartzen duten irakasle taldeengan ere eragin handia izango du, garapen jasangarria Irakasle-Ikertzaile bezala dituzten eginkizunetara batuko baita.

Erlazionatutako Garapen Jasangarrirako Helburuak:

Mota honetako beste edozein proiekturen kasuan bezala, ODS 4-aren inguruan “Guztiontzako kalitatezko hezkuntza inklusiboa nahiz bidezkoa bermatzea eta etengabeko ikaskuntzarako aukerak bultzatzea” antolatzen da lana. Kasu konkretu honetan, ikerkuntzak irakaskuntzari egiten dion ekarpena bilatzen da ODS 12-aren (Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak) baitan. Ikasleak materialen eta baliabideen erabilpen eraginkorrean trebatuko dira, kimikari profesional bezala ingurumen-inpaktua murrizteko duten erantzukizunean sakonduz. Era berean, hizkuntza aniztasuna sustatuko da (ODS 18) proposatutako ekintzak euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez egin baitaitezke.

Parte hartzea biltzar edo kongresuetan:

  • “Design of an inquiry-based learning process applied to the integration of sustainability in degree final projects in chemistry” ADVED 2021 7th International on Advances in Education, 18-19/11/2021 (virtual participation)

  • “Implementación de la indagación como enfoque didáctico en los trabajos fin de grado de química” III Congreso Didáctica de la Química, 28-30/10/2021 (Santiago de Compostela, Galizia)

Denboraldia: 2021-2022

Entitate finantzatzailea: SAE/HELAZ (Graduaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren arloko errektoreordetza, UPV/EHU)

  • Prototipo: UZTATU
  • GIH: 4; 12; 17+1
  • Zeharkako Gaitasunak: 1; 3; 4; 6; 7; 8
  • Metodologiak: RBL
  • Zenbatekoa guztira: 1.500 €
  • Ikastegia: Zientzia eta Teknologia Fakultatea