AZP eta IIPerako tailerrak

"Mindfulnesserako hastapena" tailerra

Izena emateko epea ITXITA dago

Irakaslea:

  • Mercedes Sainz

Aurkezpena:

Mindfulness edo arreta osoa esaten diogu gure eguneroko bizitzaren kontzientzia erabatekoa izateari, baieztatu delarik kontzientzia oso honek estresa nabarmen murrizten duela eta norberaren lasaitzeko eta gure eguneroko bizitzaren ongizatearen iturria dela.

Arreta hau garatzen duten ariketa soilak ikasi eta praktikan jartzeak bidea ematen du estresak sortutako automatismoak desaktibatzeko eta norberaren lasaitzea modu espontaneo eta jasangarri batez garatzen du.

Praktika hauek kultur tradizio ezberdinetan 3.000 urtetatik hona egin eta garatu direlarik, gaur egun diziplina zientifiko ezberdinak ari dira beroriek indartzen osasun osoaren iturri direlakoan.

Tailerrerako sarrera:

Mindfulnessen filosofia eta edukiak soil eta errazak dira ulertzen, bibliografia oso da ugaria; interneten ez da zaila bideo zein testuak aurkitzea edozeinen interesa pizteko modukoak, bereziki garaiotan, estresa denean larritasun handi eta txikiagoko eritasunen zio nagusi. Helburua da orainaren unean erabat kontziente izatea, ekidinez iraganeko gertakariek zein geroko kezkek ezegonkor gaitzaten.

Ordutegia:

  • 15.00 - 18.00

Datak:

  • Bizkaiko Campusa: urtarrilaren 29a (astelehena). Gela 7 Master eta Doktoregoko Eskola. Biblioteka eraikina. Leioa

  • Arabako Campusa: urtarrilaren 30a (asteartea). Gimnasioa . Hezkuntza eta Kirol Fakultatea (lehen Gaistezko Irakasleen Unibertsitate Eskola)

  • Gipuzkoako Campusa: urtarrilaren 31a (asteazkena). Gela 1 Carlos Santamaría Zentroa

Izena emateko:

Leku mugatuak. Izen-ematea posta elektronikoaren bidez baieztatuko dugu

Harremanetarako:

OHARRA: Pertsona bakoitzak bere koltxoneta eta galtzerdiak eraman behar ditu.