Breadcrumb

informacion_presentacion_sgiker_portada

UPV/EHU-ko ikerkuntzarako zerbitzu orokorren aurkezpena

Ikerkuntzarako Zerbitzu Orokorrek (SGIker),Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak sortutakoek, ikerkuntzari laguntzeko helburua daukate, eta unibersitatearen beraren, beste erakunde publiko batzuen eta enpresaren eskura dago.

SGIkerrek baliabide tekniko eta gizatiar modernoenak dauzka eta bere helburua goi mailako ikerkuntza sustatzea da. Horretarako, tresna modernoak eta teknologia handiko ekipamendua dauzka. Azpiegitura honek ikerkuntza eta aurrerapen teknologiaren barruko hainbat arazori erantzuna ematea baimentzen du.

Web edukia bistaratu

SGiker zenbakietan 2022

SGiker zenbakietan 2022

Aplikazio habiaratuak

tarj_sgiker_prod_cientifica

tarj_sgiker_prod_cientifica Bikoiztu 2

tarj_sgiker_oferta_formativa

Albisteak

(2023/10/23) CERU On the Move Nazioarteko Mugikortasunerako Laguntza Programaren deialdiaren edizio berria

Lehenengo argitaratze data: 2023/10/23

Programa honen helburua Erresuma Batuko (CERUko kideak) eta Espainiako (CRUEko kide diren unibertsitateak) doktoregoko eta doktoratu ondoko ikasleen arteko nazioarteko lankidetzak indartzea da, helburu hauekin:

  • Bi herrialdeetako ikerketa-taldeen arteko harremana sustatzea.
  • Europako proiektuetan parte-hartzea areagotzea.
  • Espainiako unibertsitateak eta ikerketa-zentro mistoak ikusgai jartzea Erresuma Batuan.
  • Espainiako ikertzaileei talde britainiarretan harremanak ezartzen eta esperientzia irabazten laguntzea.
  • Erresuma Batuko ikertzaileei Espainiako taldeekin harremanetan jartzen laguntzea, itzulera-bekak eskatzeko edo Europako proiektu bateratuak aurkezteko.

Programan parte hartu nahi duten unibertsitateek eta Espainiako harrerako ikerketa-taldeek (hosting groups) interesa adierazteko epea 2023ko abenduaren 1era artekoa izango da. Epe hori igarotakoan, parte-hartzaileen eskabideak jasotzeko epea 2023ko abenduaren 1etik 2024ko otsailaren 1era izango da, 23: 59etatik aurrera.

Espainiako eta Erresuma Batuko unibertsitateek CERUrekin harremanetan jarri beharko dute onthemove@sruk.org.uk posta elektronikoaren bidez (Cc. Prozeduraren informazio eta xehetasun guztiak esteka honetan kontsulta daitezke.


Ekitaldiak

info_portada_face_twitter

FACEBOOK eta TWITTER

Facebook Twitter