Cabecera

Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Breadcrumb

Eduki publikatzailea

STEAM Ingeniaritza eskolan artelan kolaboratiboen bidez

Lehenengo argitaratze data: 2021/07/13

Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza eskolak UPV/EHUko Weblearner (IT1195-19 eta GIU19/010) ikerketa taldearekin elkarlanean dihardu “STEAM Hezkuntza Ikastetxeetan” eta “Jakintza partekatuaren sorkuntza Unibertsitatean: maker espazioak STEAM Hezkuntza sustatzeko” proiektuetan

Proiektu hauek bertako erakundeekin elkarlana sustatzen dute (unibertsitateak, eskolak, museoak, liburutegiak, gizarte etxeak…) erakundeotan STEAM ekimena elkarlanean txertatzeko.

Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolak (VGIE) proiektu hauekin kolaboratzen du unibertsitateko zenbait espazio utziz (informatika gela, leihatea, panel urdinak, eskailerak)  STEAM testuinguruan sortutako artelanak sortu edota jartzeko. Helburuak ondokoak dira:

  • STEM sustatzea STEAM terminoaren “A” hizkia (Artea) bultzatuz, VGIEko zenbait espaziotan.
  • Ikusmen-pertzepzioak sortzea eta hauekin esperimentatzea.
  • Ikus-kultura eta –hizkuntza sortzea eta erabiltzea.
  • AZP, IIL eta ikasleen partaidetza sustatzea, elkarlaneko artelanetan.

Lehendabiziko instalakuntza eskolako 1.4. informatika gelan dago eta bere izena Wall Drawing 2021.Monako da:

Hurrengo artelanak datozen asteetan eta 2021-22 ikasturte hasieran egingo dira. Kolaboratu nahi baduzu, bidal ezazu mezu bat xabier.basogain@ehu.eus helbidera.