Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Ideko Taldeak Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskola bisitatu du

Duela hilabete batzuk, gure Industria eta Ordenagailuz Lagundutako Ingeniaritzako Adimen Artifizialeko Unibertsitate Masterreko 25 ikaslek Elgoibarko Ideko instalazioak bisitatu zituzten, IAk makina-erremintan duen aplikazioa ezagutzeko.

Harreman horri jarraipena emanez, Jokin Muñoa Ikerketa Zuzendariaren eta Rubén Merino Ideko Taldeko ikertzailearen bisita jaso dugu gure Eskolan, gure lankide Igor Ansoategui Mekanika Saileko irakaslearekin eta Xabier Basogain Enpresarekiko Harremanetarako zuzendariordearekin batera.

Topaketaren helburu nagusia gure laborategiak eta mekanika-tailerra xehetasunez erakustea izan da. Ibilbide honen bidez, gure ikasleek praktiken testuinguruan enpresak proposatzen dituen proiektu praktikoak garatu eta horiei erantzuna eman diezaieketen azpiegiturak eta ingurune teknologikoa ezagutu ahal izan dituzte.
Lankidetza horrek bide bat irekitzen du masterreko eta graduetako ikasleek beren potentzial teknikoa aplika dezaten industria-testuinguru erreal batean, transferentzia teknologikoa eta fabrikazio aurreratuaren arloko laneratzea indartuz.

Eskerrik asko Ideko Taldeari eta Mekanika Sailari gure instalazioetan erakutsi duzuen interesagatik.

Aurreko jarduerari buruzko informazio gehiago hemen: https://www.ehu.eus/eu/web/vitoria-gasteizko-ingeniaritza-eskola/-/visita-ideko