Arabako Campuseko Enplegu Foro Birtuala

Empleo Gune enplegu foro bat da, UPV/EHUren Arabako Campusak eta Gasteizko Udalak antolatua.
2021eko maiatzaren 13an ospatuko da modu birtualean.
Empleo Gunek honako hauen elkargune izan nahi du:
- Gure inguruko enpresetako giza baliabideen arloko profesionalak.
- Lan bila aktiboki ari diren langabetuak.
- Azken hezkuntza zikloetako ikasleak.
- Gizarteratze eta laneratzearen arloan lan egiten duten profesionalak.
- Lurraldean enplegua sortzen ari diren erakunde publikoak.
