Breadcrumb

w_preguntas_frecuentes

Maiz egiten diren galderak (FAQ)

ARAUDIA

Non aurki ditzaket nire ikasketei dagozkien araudiak?

ZTF-FCTko Araudia estekan hurrengo araudiak aurki ditzakezu:

  • Graduko eta Lehen eta Bigarren Zikloko Ikasketen Gestioa
  • UPV/EHUko iraunkortasuna
  • Graduko ikasketetarako ZTFko deialdia aurreratzea
  • ZTFko lekualdaketak eta titulazio bikoitzak
  • Ebaluazio berezia
  • Gradu Amaierako Lanak
  • Kanpoko praktikak
  • Kredituen onarpena eta transferentzia

AZTERKETAK

Noiz eta nola eska dezaket deialdia aurreratzea?

Graduko ikasketetan deialdia aurreratzeko ZTFko araudia ikusi.
 

Alda al daiteke azterketa baten data?

Azterketaren data azterketak egiteko ezarritako epearen barnean alda daiteke, betiere irakasleak zein irakasgaian matrikulatuta dauden ikasleak ados badaude.
 

Ikasle bat gaixorik/ospitalean egon bada, ba al dauka azterketa errepikatzeko eskubidea?

UPV/EHUko araudian ez da egoera hori azaltzen eta, hortaz, azterketa partzialetarako edo azken azterketetarako irakasleen borondatearen araberakoa da.

1.GO MAILAKO MATRIKULA

Nolakoa da ikasleak UPV/EHUn onartzeko prozedura? 

1. Ikasleak onarpen notaren arabera ordenatzen dira eskatutako gradu bakoitzean. 

2. Onartuen zerrenda bat argitaratzen da eta zerrenda horretan ikasleari plaza bakarra esleitzen zaio gradu bakarrean. Zerrenda argitaratzearekin batera, ikasleari hitzordua jartzen zaio matrikula dadin. 

3. Une horretatik aurrera, ikaslea: 

  • Itxaron zerrendan geratzen da onartua izan den titulazioaren aurretik eskatuak zituen titulazioetan. 
  • Baztertuta geratzen da onartua izan den titulazioaren ondotik eskatuak zituen titulazioetan. 

4. Ikasle bat titulazio batean onartu badute eta ikasleak ikasketa horiek egin nahi baditu, adierazten zaion egunean egin behar du matrikula. Ez badu matrikula egiten, plazari uko egiten diola ulertzen da. Itxaron zerrendetatik ez dute inolaz ere kanporatuko. 

5. Lehenengo matrikulaldia bukatutakoan, hutsik dauden plazak errekuperatzen dira, itxaron zerrendan dauden ikasleei esleitzen zaizkie eta onartuen zerrenda berri bat argitaratzen da. 

6. Eta horrela, plaza guztiak esleitu arte. 
 

Zer dokumentu behar dut matrikula egiteko? 

Ikasle guztiek aurkeztu beharreko dokumentazioa: 

Zer gertatzen da matrikula egiteko hitzordura berandu helduz gero edo data pasatuz gero? 

Dagokizun egunean ez bazoaz matrikula egitera, plazari uko egiten diozula ulertuko da eta plaza gal dezakezu beste onarpen berri bat egin bada. 
 

Joan daiteke beste pertsona bat nire ordez matrikula egitera? 

Bai, beti ere ikasleak bere ordez doan pertsonari idatziz baimena ematen badio eta hitzorduaren egunean eta orduan agertzen bada behar diren dokumentuekin. 

 

Non egin behar dut matrikula? 

Onarpen-zerrendan agertzen den lekuan .


Matrikula ordaintzeko zer aukera daude UPV/EHUn? 

  • Bankuko kontu bat helbideratzea (3 epe gehienez ere)
  • Ordainagiri pertsonalizatua/bankuko txartela (3 epe gehienez ere)

 

Non lor dezaket matrikularen gordekina? 

Gaur aplikazioaren bidez, Matrikulak karpetan, matrikula gordekinaren barne.


Zer gertatzen da 2. aukeran onartzen banaute eta nik lehenengoa nahi badut? 

Onartua izan zaren graduan matrikulatu behar zara, interesatzen bazaizu; gero, zain egon ea onartuen hurrengo zerrenda argitaratzen denean toki hutsik dagoen zuk nahi zenuen titulazioan. 


Bigarren aukeran matrikulatu ondoren nire 1. aukeran onartzen banaute, zer egin behar dut? 

Onartu zaituzten graduko idazkaritzara joan behar duzu hitzordu berrira, eta horrela aurreko matrikula baliogabetuko da beste aukera batean matrikulatzeagatik. 


Noiz arte egon naiteke itxaron zerrendan? 

Gradua ixten den arte. 


Matrikula BALDINTZATUA eskatu nahi dut, baina ezin naiz joan ezta nire ordezkorik bidali osasun arazoengatik. 

NANa eskaneatuta bidali medikuaren txostenarekin batera fakultateko idazkaritzaren helbidera (sec-centro.fct@ehu.eus) eta beste unibertsitate publiko bateko onarpen frogagiria (beste unibertsitate publiko bateko aurretiko izen-ematea) 


Matrikula BALDINTZATUA baliogabetu nahi dut. 

Matrikula baldintzatua baliogabetzeko eskaera bidaliko dizugu. Sinatu eta bidali ezazu eskaneatuta idazkaritzaren helbidera; sec-centro.fct@ehu.eus 


Beka eskatzen badut, eta ez badidate eskaintzen, noiz bidaliko didate matrikularen 1. epea? 

Eusko Jaurlaritzak edo Hezkuntza Ministerioak bekari buruzko erantzuna eman arte, ez da kargurik bidaliko. 

 

 

AUTOMATRIKULA

(AUTOMATRIKULA) Zer epetan eska dezaket irakasgai edo hizkuntza aldaketa? 

Eskaera epea: irailean. Webaren bidez


AUTOMATRIKULA egiteko hitzordua dut, baina aurreikusitako egunean eta orduan konektatzean, ez zait matrikulatzeko aukera agertzen. Zer egin dezaket? 

Derrigorrezko irakasgaiak izatekotan, matrikulatu zaitez zehaztutako epearen barne ahal duzunean. 

Hautazko irakasgaiak badira eta horietan matrikulatzeko aukera galdu baduzu, webaren bidez zehaztu beharko duzu irakasgaiak aldatzeko epean; hau da, irailan. 

 

AUTOMATRIKULAN akatsa ateratzen zait eta ezin naiz matrikulatu. 

Jar zaitez kontaktuan EAZrekin (946014400) edo idazkaritzarekin (egiteke).

 

AUTOMATRIKULAn ez dut matrikula egoki egin, irakasgai gutxiago hartu ditut. 

Bidali mezu bat idazkaritzari; sec-centro.fct@ehu.eus eta zehaztu zein irakasgai gehitu nahi duzun. 


Mugikortasun programa batean parte hartu duten ikasleak. Ez zait noten baliozkotzea iritsi AUTOMATRIKULA epea baino lehen. 

Egin ezazu matrikula oraindik baliozkotu gabeko irakasgaietan, nahiz eta gaindituta egon. Bete ezazu online galdetegia matrikulatu nahi duzun irakasgaiak zehaztuz. Baliozkotzeak egiten direnean eta SICUEko irakasgaiak onartu zaizkizunean, kredituak zehaztuko dira matrikulan eta zenbatekoa zuzenduko da. Gomendagarria da ordainketa zatikatzea. 


Nola bidali behar dut Familia Ugariko liburuaren kopia? 

Familia Ugariko liburua igortzen duen erakundera zuzendu zaitez, eta bertan konpultsatuko dizute (Foru-Aldundia). 


Noiz arte aurkeztu ditzaket tasa-salbuespenerako dokumentuak? Presentzialki egin behar al dut? 

Dokumentu originalak matrikula ordaintzeko lehenengo epea baino lehen aurkeztu beharko dira, horiek egiaztatu ahal izateko (urriko lehenengo astea). Dokumentuetan Egiaztatze Kode Segurua (EKS) agertzen bada, ez da originala entregatu beharko (egiteke). 


Tasa-salbuespenerako eskubidea badut, dokumentazioa ikasturte bakoitzean aurkeztu beharko dut? 

Bai, ikasturtero aurkeztu beharko duzu, dokumentu batzuk urtero berritzen baitira. 


 

ESPEDIENTEA LEKUZ ALDATZEA

Zeintzuk dira LEKU ALDATZEA eskatzeko baldintzak? 

Lehenengo maila guztiz gaindituta izatea edo 60 kreditu izatea. 


Espedientea ZTF/FCTra lekuz aldatzea onartu didate, zer egin behar dut? 

ZTF/FCTan onartzen zaituzten ondoren, egin ezazu espedientea lekuz aldatzeko eskaera zure jatorrizko ikastegian edo unibertsitatean. 


Espedientea beste unibertsitate/Fakultate batera lekuz aldatzea onartu didate. Zer egin behar dut? 

Bidali zure NANa eskaneatuta onarpen gutunarekin edo beste Unibertsitateko matrikularekin batera. Abonu-agiria bidaliko dizugu espedientea lekuz aldatzeko tasa ordain dezazun (27,96€). Ordainketa egin ondoren, bidali ezazu eskaneatuta, tramitea amaitu ahal izateko eta ziurtagiria bidaltzeko, zeina beste unibertsitatean/fakultatean aurkeztu beharko duzun. 


ZTF/FCTako gradu batean matrikulatzeko onartu naute, gradu horretarako leku aldaketaren bidez. Zer egin behar dut? 

Matrikulatu zaitez gradu horretan, leku aldaketara itxaron gabe. 

MUGIKORTASUN PROGRAMAK

Non aurki dezaket mugikortasun programei buruzko informazioa?

ZTFIAZan informa zaitezke mugikortasun programen atalean edo zure titulazioko truke akademikoko arduradunarekin.

LEKUALDAKETAK/BALIOZKOTZEAK

Zer datatan egin ohi dira lekualdaketak?

Graduko eta Lehen eta Bigarren Zikloko Ikasketen Gestiorako Araudian edo zentroko idazkaritzan  kontsulta dezakezu.
 

Zer egin behar dut graduz aldatu nahi baldin badut?

ZTF-FCTko graduen arteko lekualdaketa baterako zein zentro edo jakintza adar desberdinen arteko lekualdaketa baterako prozedura Graduko eta Lehen eta Bigarren Zikloko Ikasketen Gestiorako Araudian kontsulta daiteke (7. artikulua).

ZTF-FCTk lekualdaketetarako araudi zehatz bat dauka (Gradu ikasketetan ikasle-sarrerarako ZTF-FCTko araudia, 1.artikulua).
 

Noiz eskatu behar ditut baliozkotzeak?

Baliozkotzeen eskaera irailan egiten da.
 

Non ikus dezaket zer irakasgai baliozkotuko dizkidaten?

ZTF-FCTko graduen artean baliozkotu daitezkeen irakasgaiak Zentroko web-orriko Baliozkotzeak izeneko atalean ikus ditzakezu.

Beste titulazioen arteko baliozkotzeetarako, helburu graduko zentroko baliozkotzeen batzordeak irakasgaien programak aztertu behar ditu.


Baliozkotzeak. Beharrezko dokumentazioa. 

https://www.ehu.eus/eu/web/zientzia-teknologia-fakultatea/convalidaciones

EBALUAZIO BEREZIA

Zer datatan eskatu behar dut ebaluazio berezia?

Irailaren 1etik 5era edo martxoaren 1etik 5era, UPV/EHUko araudiari jarraiki.
 

Zer baldintza bete behar ditut ebaluazio berezia eskatzeko?

Ebaluazio berezia eskatu nahi den irakasgaian matrikulatuta egotea, kredituen % 90 gaindituta izatea, gutxienez hiru deialditara aurkeztu izatea eta deialdietakoren batean gutxienez 3 bat atera izatea.
 

Ebaluazio berezia beti onartzen al da eskatzen denean?

Ebaluazio berezia automatikoki ematen da hurrengo baldintzak betetzen baldin badira:

  • Graduko ikasketak bukatzeko azken irakasgaia izatea
  • Gutxienez 4 aldiz aurkeztu izatea
  • Deialdietakoren batean gutxienez 4 bat atera izatea

Ez badituzu baldintza horiek betetzen, ebaluazio berezia ez da automatikoa eta epaimahai batek eskaera ebaluatuko du.
 

Gainditu al daiteke Gradu Amaierako Lana ebaluazio berezian?

Ez.

PRAKTIKAK

Nork egin ditzake curriculum kanpoko enpresako praktikak?

Beren titulazioko 120 kreditu gainditu duten Graduko ikasleek edo 126 kreditu Grado Bikoitzaren kasuan (https://www.euskadi.eus/y22-bopv/es/bopv2/datos/2012/11/1204968a.shtml, 29. artikulua).
 

Egin al ditzaket enpresako curriculum kanpoko praktikak ez banago ezein irakasgaitan matrikulatuta?

Ez, Fakultateko ikaslea izan behar baituzu.
 

Ikasturte honetan matrikulatu naiz, baina otsailean bukatu nituen irakasgai guztiak. Egin al ditzaket enpresetako praktikak bigarren lauhilekoan?

Praktiken lehen egunean zure espedientea oraindik irekita badago bakarrik.
 

Non eta noiz aurki ditzaket praktika hauen eskaintzak?

Urte osoan zehar, udan barne, GAURen, borondatezko praktiketan, enpresek eskainitako praktikak azaltzen dira.
 

Praktikak egin al ditzaket akordio bat lortu dudan enpresa batekin, baina GAURen azaltzen ez dena?

Bai. Kasu horretan ZTFIAZekin harremanetan jarri behar zara zer egin jakiteko.
 

Zenbat ordu irauten du enpresako praktiketako lanegun batek?

Ikasturtean zehar gehienez 6 ordu egunean, eta udan, 7 ordu egunean.
 

Zenbat ordu gehienez sar ditzaket enpresako praktiketan?

Ikasturteko 1000 ordu eta graduko 1500 ordu.
 

Praktika horiekin hautazko kredituak amortiza ditzaket?

Bai, betiere Graduak hala onartzen badu eta zure graduko ikasketa batzordeak bere oniritzia ematen badu.
 

Har al daitezke oporrak enpresako praktikak egiten diren denboraldian?

Enpresarekin adostutakoaren arabera. Praktikak ez dira lan-kontratu bat, hortaz, ez dute oporrik sortzen.
 

Non aurki dezaket enpresako curriculum kanpoko praktikei buruzko informazio gehiago?

Hurrengo estekan kontsulta dezakezu: Lan-munduratzea.

GRAL

Eperik al dago GRALean otsailean izena emateko?

Zentroak epe bakarra du GRALean izena emateko eta epe hori irailean da.
 

GRALa gradua bukatzeko geratzen zaidan irakasgai bakarra bada, GRALean uztailean matrikulatu behar naiz edo dagokion deialdian defentsa eskatu baino lehen egin behar dut?

GRALa bakarrik geratzen bazaizu gradua amaitzeko, uztailean matrikulatu behar duzu. Bestela ez duzu eskola-asegururik izango.
 

Egin al dezaket GRALa graduko laugarren maila egin aurreko udan?

Bai, betiere momentu horretan zure graduko GRALeko izen-ematearen baldintzak betetzen badituzu.
 

Egin al dezaket GRALa enpresa batean?

Bai, betiere zure graduko ikasketa batzordearen oniritzia baduzu.
 

Egin al dezaket GRALa nire graduan irakaskuntzarik ematen ez duen sail batean?

Bai, betiere zure graduan irakaskuntza ematen duen sail bateko zuzendarikide bat baduzu.

BESTELAKOAK

Nola aurkez dezaket iradokizun, kexa edo erreklamazio bat?

Hiru modu dituzu:

  • Web-orriko iradokizun ontziaren bitartez.
  • Fakultateko sarrera nagusian, zentroko jantokian eta sarrera libreko ordenagailu gelan dauden buzoi fisikoen bitartez.
  • Fakultateko erregistroaren bitartez.

Kasu guztietan dagokion inprimakia bete beharko duzu zure datuekin eta azalpen-testu batekin, eta eskaera nori zuzenduta dagoen adierazi.
 

Non eska ditzaket ikasi dudan graduko irakasgaien programak?

Irakasgaien programak zentroko web-orrian Graduak atelean daude eskuragarri.
 

Bigarren matrikula aldiaren epean (urtarrila) talde/hizkuntza eta/edo irakasgai aldaketa eska al dezaket?

Ez. Aldaketa horrek matrikula aldatzea suposatzen du, eta zentroak ezarritako epean eskatu behar da (iraila).
 

Zer jarduerengatik amortiza ditzaket kredituak?

Hautazko kredituak amortizatu ditzaketen jarduerak kredituak transferitu eta onartzeko arautegian jasota daude.
 

EGA titulua emango didate nire graduko ikasketak euskaraz egin baditut?

Ez, ez dizute euskarako titulurik emango, baina C1 hizkuntza mailaren baliokidea aintzatetsiko zaizu (https://www.euskadi.eus/bopv2/datos/2012/04/1201701a.pdf).
 

Ikasketa desberdinak aldi berean egitea

ZTF-FCTko graduen artean zein zentro edo jakintza-arlo desberdinen artean ikasketa desberdinak aldi berean egiteko, prozedura Graduko eta Lehen eta Bigarren Zikloko Ikasketen Gestiorako Araudian kontsulta daiteke (17. artikulua).

ZTF-FCTk arautegi zehatz bat dauka fakultateko gradu desberdinak aldi berean ikasteko. Zehazki, Fisikako eta Ingeniaritza Elektronikoko graduetarako eta Biokimika eta Biologia Molekularra eta Bioteknologiako graduetarako (Gradu ikasketetan ikasle-sarrerarako ZTF-FCTko araudia, 2. eta 3. artikuluak).


Urte gehigarri bat eskatu behar dut, nola egin dezaket? 

Bidali iezaiozu idazki bat fakultateko dekanoari. Dekanoak baimena eman ondoren, matrikula egingo dizugu. 
 

(UPV/EHUko ikaslea) Ziurtagiri akademikoa behar dut, zer egin dezaket? 

 

Eska ezazu Gaur bidez. Zoaz Espediente karpetara eta egin klik Ikaslearen Ziurtagiri Akademikoan (IZA). 


IZA eskatzen duen ikasle egresatua. 

 

Bidaliguzu zure NANa eskaneatuta 

Abonu-agiria bidaliko dizugu Ikaslearen Ziurtagiri Akademikoari dagokion tasaren ordainketa egin dezazun (27,96€). 

Ordainketa egin ondoren, ziurtagiria iritsiko zaizu hurrengo egunean zure posta elektroniko pertsonalera, gauez egiten den prozesu automatikoa baita. 

Presa izanez gero, jakinarazi iezaguzu azkarrago bidaltzeko. 


Graduko 4 urteak euskaraz ikasi ditut. C1erako eskubidea dut? Hala izatekotan, zer egin behar dut? 

Espedientea itxita izan behar duzu GAURen bidez C1a agertzen den egiaztagiri akademiko bat eskatu ahal izateko. 

Gradua beste urte batean amaitu bezenuen, bidaliguzu NANa eskaneatuta idazkaritzaren helbidera abonu-agiria bidaltzeko. 


Tituluaren eskaera (ikasle egresatuak) 

Bidali NANa eskaneatuta idazkaritzaren helbidera. 

Jarraian, abonu-agiria eta link-a bidaliko dizugu ordainketa egin dezazun. 

Ordainketa egin ondoren, Tituluaren ordezko ziurtagiria jasoko duzu 2-3 egunetan zure helbide pertsonalean. 


Tituluaren eskaera (graduatu berri diren ikasleak) 

Egin eskaera GAUR bidez, Tituluen karpetan. 


Irakasgaien programa behar dut master batean matrikulatzeko. 

Eskatu iezaguzu sec-centro.fct@ehu.es bidez eta zehaztu zeintzuk diren behar dituzun irakasgaiak.