problema

2014 Azaroa

Izotzaldia urtzeko buruketa

Sheldon Cooper fisikari teoriko agurgarri eta ospetsua, fermioien ezaugarriei buruz pensatzen zebilen, bere buegokideak, ingeniari arrunt batek, bere pentsamenduak astindu zituenean.

- Interesgarria da zera...

- Partikula elementalak baino interesgarriagoa? Ez dut uste, baina jarraitu.

- Esan nahi dudana da, ingurumenari buruzko kontzientziazio kanpaina honetan, poloen urtzeari buruz baino ez dutela hitz egiten, eta zelako desastrea izango zatekeen eta abar.

- Tontakeriak! Indar intermolekularren desagerpena, hori bai izango zitekeela desastrea. Guztiok hilko ginateke.

- Zera, itsasoaren mailaren igotzeaz soilik hitz egiten dutela. Nire kezka ordea, izotzaren desagerpenak eragin dezakeen lurraren biraketa ardatzaren aldakuntzak kezkatzen nau gehiago.

Sheldonek bere kideri  eszeptizismoz jositako begirada bat zuzendu zion, baina bere adimen miresgarriari une bat baino ez zitzaion falta izan, zenbait kalkulu egin ondoren, bere laguna okerrean zegoen ala ez  jakiteko.

Guk ez daukagu berea bezalako adimen liluragarria, baina agian zuk lagundu gaitzakezu: apirileko 2013ko ikerketa baten arabera, ipar poloaren izotz kantitatea 30 000 km3-tik 15 000 km3-ra jaitsi zen. Izotz kantitate horren urtzearen ondorioz, zenbatekoa izango litzateke ur-mailaren igoera? Lurraren biratze ardatzaren aldaketa prozesu honen ondorio bat izan daiteke? Eta horrela bada, zenbatekoa izango litzateke aldaketa hau?