Agenda
Zuzenbide Fakultatearen Akreditazio Instituzionala berritzeko kanpoko ebaluatzaile taldearen bisita (2026-03-02)
Lehenengo argitaratze data: 2026/02/23
Zuzenbide Fakultatean, datorren martxoaren 2an, Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziak (UNIBASQ) izendatutako kanpoko ebaluatzaile talde baten bisita izango da, Fakultateak 2020an lortutako akreditazio instituzionala berritzeko.
Zuzenbide Fakultatea bere Kalitatea Bermatzeko Barne Sistemaren (KBBS) ebaluatze eta egiaztapen prozesu batean murgilduta dago, indarrean dagoen Proiektu Akademikoaren (egiaztatutako ikasketa-planek eta ikasleei eskaintzen zaien prestakuntzaren etengabeko hobekuntzak osatzen dutena) kalitatea (ESG 2015) ziurtatzeko jarraibide eta gidalerroak egunerokotasunean integratzeko tresna eraginkor gisa.
Prozesu honen barne, martxoaren 2ko bisitan kanpoko ebaluatzaile taldeak bilerak egingo ditu Fakultateko intereseko talde desberdinekin – ikastegiko ikasleekin, irakasle eta ikertzaileekin, administrazio eta zerbitzuetako langileekin, ikasleria egresatuarekin eta enplegatzaileekin- Proiektu Akademikoaren garapenaren eta ikastegiaren etengabeko hobekuntzaren aplikazioari buruz hauek dituzten iritzi eta balorazioak zuzenean jasotzeko helburuarekin.
Prozesu hau Zuzenbide Fakultateko kideek gizartearen aurrean duten eskaintza akademikoaren kalitatearekin duten konpromisoa ikusarazteko aukera bat da.
UNIBASQ-en Akreditazio Instituzionalaren berritzeari buruzko informazio gehiagorako, honako esteka: